Asfaltoa eta hormigoizko blokeak besterik ez daude, aspaldi hartan elurra egin zuenean, ikastolara joan beharrik ez eta plastikozko lera gorriekin elurretan jolastu ginen belazean.   Asfaltoak eta hormigoiak estali dute garai batean elurrak estali zuten zelaia…   Eta neguko egun hotz haietan, zerua oskarbi egon arren, elurrak, artean, mendiak eta zelaiak estaltzen zituela, orduak pasatzen genituen aldapan behera plastikozko trineoekin, harik eta iluntzen hasi eta etxera joan behar izaten genuen arte.   Etxera nekaturik eta bustirik iristen ginen, esku eta masailak gorri-gorri...


Azken iruzkinak