PIPER GURU

Argazkiko lertxuna bezala banoa. Bloga proba modura egiten hasi nintzen eta hasera batean oso erabilgarria izan da, baina nire irakasle lanean erabilgarriagoa egiten zait webgune baten baitan baliabideak txertatzea eta horrela ikasleek ere erabil ahal izatea.Beraz, hemendik aurrera, IZARREN HAUTSA BILAKATU ZEN BIZIGAI izeneko webgunean jarraituko dut.Aldi berean, eskertu nahi dut Blogak.com egiten duen lana, eta eman didaten aukerarengatik.Aio, eta beste bat arte.Gurutze.


Zelularen ikasketa askotan astuna eta gogorra egiten da, batik bat, terminologia zaila duelako, eta honelako gauza txikiaren barne funtzionamendua eta antolaketa imaginatzea ez delako erreza.Ikuspegi orokorra izateko hona hemen kalitate oneko eta pantaila osoan ikusi daitekeen bideo eder bat:harvard from saglik.bilincli.net on Vimeo.Beste honetan aldiz, bideo bera azpititulaturik modu errazean baina tamaina txikian ikusi beharko dugu: Zelularen zitoplasmaren organuluak ikusteko, eta bere funtzioak aztertzeko, ondoko weborriko zelularen animazio interaktiboa oso gomendagarria da, tamal...


ADNa eta Origamia

gurubloga 1456135203503 PIPER GURU | 2009-02-01 23:29

Nire gelako jarduera aurrera doa eta ADNari buruzko materialak biltzen aritu naiz azken astean, hona hemen emaitza.Lehenik, bideo sinple baina argia, ADNaren egiturari buruzkoa. Bigarren, origami edo papiroflexiaz ADN molekularen eredua egiteko instrukzioak eta ereduak (I zuribeltza eta II kolorez). Saiatu egiten, harrigarria da zeinen polit eta ongi agertzen duen espiral formako eskaileraren  egitura. Ikasleak eskulanetan jarri behar ditut, ea zer nolako "manitas" edo "manazas" ditugun gelan.Aldi berean material hau dagoen webgunea DNAi interactive oso gomendagarria da, bertan A...


Mitosia eta Meiosia

1
gurubloga 1456135203503 PIPER GURU | 2009-01-23 00:05

Hona hemen nire ikasleentzat azpititulatu ditudan beste bideo batzuk.Meiosiari buruzkoak dira.Lehenengoan, MEIOSIaren faseen azalpen sinplea eta laburra azaltzen da: Bigarrenean, azalpen sakonagoa eta meiosiak, mitosiarekin dituen ezberdintasunak adierazten dituen bideoa da: Bi bideoak animazioak dira, eta koloreztatuak daude, gezurrezko irudiak direlarik, hau da, ereduak edo errealitatearen interpretazioak. Benetako kromosomak ardatz akromatiko baten ekuatore planoan nola lerrokatzen diren ikusi nahi baldin baduzue, hona hemen MITOSI baten irudiak:mitosis from saglik.bilin...


Gabonetako jai hauen ondoren, jostailu garesti eta teknologikoen opari jarioaren denboraldia, Indiako haurrei zuzendutako (baina bertakoei ere komenigarri liratekeen) jostailu eta zientzia esperimentuak nahasten dituen webgune hau aipatu nahi dut, toys from trash izenekoa.Adibidez hor azpiko lata pilo horrekin trailer, kanpai estatikoa eta hegazkin hauek egiteko.Webgunean ere baliabide gutxiekin egindako jostailuak, eskoletan nola erabiltzen dituzten ikusten diren argazkiak (hemen eta hemen) ikusgai daude.A zer nolako diferentzia hemengo eskolekin! Ez bakarrik medio eskasia eta ikasle kopur...


 Hona hemen zelulari buruzko abesti kurioso bat, ez da oso serioa baina bai dibertigarria... je, je.  Azpitituloak nik itzuli eta idatzi ditut, ez dut ingeleseko maila handirik beraz barkatu gaizki egindakoak. Norbaiti, abeslariaren gainean ikusten diren irudiak gustatu baldin bazaizkio, gehienak, ondoko bideoetatik hartutakoak dira. Harvardeko Unibertsitateak egindako leukozito baten barnealdeko animazioa (denbora dudanean azpititulatuko dut hau ere, beste bertsio zabalago batetan, hemen portugesez dago) mitosiaren animazioa hau ere oso ongi egina dago eta garbi adierazi...


ELURRA

gurubloga 1456135203503 PIPER GURU | 2009-01-08 20:31

A zer nolako negu tipikoa izaten ari garen aurten! Hona hemen nire etxe inguruko zenbait argazki:   Nire flirckeko kontuan argazki gehiago ikus daitezke.  


  Nazio batuetako toki honetan, Gure Ingurumen Aldakorraren Atlasa (Atlas of Our Changing Environment) izenekoan, azken urte hauetan naturan gertatutako aldaketak agertzen dira. Hauetako zenbaitetan gizakiaren eragina nabaria da ez beti onerako. Iberiar penintsulako link bakarra Almerian dago eta modu nabarian agertzen du nola aldatu den lurraldea nekazaritza tradizionala zegoen garaietatik, gaur eguneko plastiko azpiko nekazaritzara.  


non dago olagarroa?

gurubloga 1456135203503 PIPER GURU | 2008-12-30 12:59

Hona hemen Pere Stupinyaren zientzia blogean ikusitako natura bideoa harrigarria, ikusi birritan hobeto nabaritzeko gertaera.    


MAPA BEREZIEN TXOKOA

gurubloga 1456135203503 PIPER GURU | 2008-12-12 00:48

Nire lehen idatzia izango den honetan, gaur bertan strange maps blogean ikusi dudan europako mapa bat aipatu nahiko nuke. Bertan Europa lurraldeko altitudea agertzen den mapa batetan uren bi isurialdeak, mediterraneoa eta atlantikoa, banatzen duen lerroa agertzen da. kuriosoa da klimatologikoki medierranear edo atlantiar diren eskualde asko, isurialdearekiko guztiz kontrakoak direla ikustea. Blog honetako beste mapa arraro eta bereziak arakatzea ere oso gomendagarria iruditzen zait.