Mitosia eta Meiosia

gurubloga 1456135203503 PIPER GURU | 2009-01-23 00:05
1

Hona hemen nire ikasleentzat azpititulatu ditudan beste bideo batzuk.
Meiosiari buruzkoak dira.
Lehenengoan, MEIOSIaren faseen azalpen sinplea eta laburra azaltzen da:


Bigarrenean, azalpen sakonagoa eta meiosiak, mitosiarekin dituen ezberdintasunak adierazten dituen bideoa da:


Bi bideoak animazioak dira, eta koloreztatuak daude, gezurrezko irudiak direlarik, hau da, ereduak edo errealitatearen interpretazioak.
 Benetako kromosomak ardatz akromatiko baten ekuatore planoan nola lerrokatzen diren ikusi nahi baldin baduzue, hona hemen MITOSI baten irudiak:


mitosis from saglik.bilincli.net on Vimeo.

Meiosiaren garrantzia handia da, berari esker gure ondorengoak izango direnak osatzeko behar ditugun zelulak sortzen direlako, hau da, obuluak eta espermatozoideak. Bi zelula haploide (n) hauen elkarketaz lehenengo zelula diploidea (2n) sortzen da, zigotoa.

Lasai ez naiz gehiago luzatuko, aio.

Alex

Alex 2009-01-24 01:09 #2

Oso onak, zorionak. Mezu honetan etiketa jarri duzu "mitosi" eta aurreko batean jarri zenuen "mitosia", eta ez ditu talde berean sartu. Erabaki beharko zenuke "a" jarri ala ez eta irizpide bat segitu. Nik a jarriko nuke. Mezua editatu dezakezu eta etiketa aldatu. Eskerrik asko.<br>


Utzi iruzkina: