Baliabide gutxirekin zientzia erakusten

gurubloga 1456135203503 PIPER GURU | 2009-01-15 15:23

Gabonetako jai hauen ondoren, jostailu garesti eta teknologikoen opari jarioaren denboraldia, Indiako haurrei zuzendutako (baina bertakoei ere komenigarri liratekeen) jostailu eta zientzia esperimentuak nahasten dituen webgune hau aipatu nahi dut, toys from trash izenekoa.
Adibidez hor azpiko lata pilo horrekin trailer, kanpai estatikoa eta hegazkin hauek egiteko.

Garagardoak

Webgunean ere baliabide gutxiekin egindako jostailuak, eskoletan nola erabiltzen dituzten ikusten diren argazkiak (hemen eta hemen) ikusgai daude.
A zer nolako diferentzia hemengo eskolekin!
Ez bakarrik medio eskasia eta ikasle kopurua, soilik, konparatu gure ikasle muturtu, pasota eta aspertuak, hango aurpegi alai eta irribarreekin.
Aio.


Utzi iruzkina: