Bigarren, origami edo papiroflexiaz ADN molekularen eredua egiteko
instrukzioak eta ereduak (
I zuribeltza eta
II kolorez). Saiatu egiten, harrigarria da zeinen polit eta ongi agertzen duen espiral formako eskaileraren egitura. Ikasleak eskulanetan jarri behar ditut, ea zer nolako "manitas" edo "manazas" ditugun gelan.
Aldi berean material hau dagoen webgunea
DNAi interactive oso gomendagarria da, bertan ADNri buruzko informazio osoa eta erakargarria dago; ADNaren aurkikuntza kronologikoa, kodea, genoma, manipulazioa, kronikak (eugenesia), aplikazioak eta abar... Baita irakasleentzako materiala, unitate didaktikoak, ikasleentzako materiala, ariketak bere erantzunekin ... baina dena ingelesez. Ziur berriz ere bertako materialak erabiliko ditugula beste artikuluren batetan.
Gaurkoz nahikoa, datorren artikuluan ADNaren erreplikazioaz hitz egingo dugu. Aio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: