28 Sklep eta Zoo!

No profile photo 2 Beñat Txekian | 2013-05-28 22:10

Lehenik eta behin eta ozenki eta letra larriz, barkamena eskatu behar dizkiet, gutxi baina fidelak diren gure irakurleei. Ez da batere ohikoa, gure blogeko sarrera igandeetan izan beharrean beste egunen baten izatea. Arrazoi sendoa eta garrantzitsuengatik izan ez bada, hori izan da gure betiko “tonika dominantea”.

Egun gutxi gelditzen zaizkigu Txekiar Errepublika utzi aurretik eta azken momentu hauek akzioz eta bizipenez betetzen saiatzen ari gara.

Horrela pasatako aste bukaeran Zdenek lagunak antolatuta Moraviar hegoaldeko ardoak dastatzera joan ginen Hrusky-n (Madaria) kokatuta zegoen “vinný sklep” batera. Lagun asko egin genituen, hauen artean Sauvignon, Chardonnay, Frankovka edota Zweigeltrebe esaterako. Enologia eta sommelier kritika esaldi batean laburtzeko, zera esango dut: Gure ustez ardo beltzak eta gorriak, beraientzat cervení eta ruzový direnak, ez dira beraien ardo zuriak bezain onak.

Domekan sabeleko kalanbreak eta buruko deskargak baretzeko asmotan, Mirka, Nika , Rene, Beñat eta bostok, 5 urteko umeen poztasunaz gugan barneratuta Hodonin-eko zoora urreratu ginen. Ikasle txartelaren deskontuarekin 60 korona ordaindu ostean, tximino, tortoka, lehoi, pantera, surikato, eta mundu guztiko hainbat animali ikusteko aukera izan genuen. Astea amaitzeko ez da plan txarra!

Bueltako bidaian Zlín inguruan bapo-bapo bazkaldu eta etxera joan ginen.

Bat gutxiago. Hurrengo astebukaeran asunto musikalen ondorioz muga gurutzatuko Poloniar lurraldean emanaldi bat eskaintzeko. Poliki-poliki eman egin ditugun lagun guztiak agurtu beharko ditugu eta agur afari, barbakoa eta ospakizunak pilatzen hasi zaizkigu honezkero. Seguruenik guztiak betetzea lortuko dugula!

Ego similis altissimo stercore!

B.O.U.

 


Utzi iruzkina: