22.astea Txekiar odisea
Badirudi azkenean, bai bertakoak eta baita guk ere, grina berarekin hainbeste desiratutako udaberriaren etorreraren berri eman duten lehengo trazak iritsi direla. Azkar baino motelago, baina hala ere etengabe, elurra urtzearekin batera soro eta mendietako kolore zuriak ezabatu eta tonu berdeez ordezkatu egin dira poliki-poliki. Berri onak dira nahitaez, kale giroan gehiago murgiltzen hasi ahalko garelako.
Zazpiki honetako ostegunean Konde jauna Txekiako hiriburua den Pragara abiatu zen. Nerearen etorrera zela eta bikoteak egun batzuk elkarrekin egoteko aprobetxatuko dute. Bejon deiela! Primeran pasako dutela ziur nago eta!
Beraz bakarrik egon naizenez, etxea garbitu, pelikularen bat ikusi eta lankideekin trago batzuk hartzeko aukera izan dut. Oso sakon eta era erakargarrian azaltzeko gaiak ez direnez, aurreko astean nire gurasoekin egin nuen bidaiaren ingurukoak kontatuko ditut.
Domekan hasi zen, zazpi egun eta 1100 km-ko odisean zehar Txekiar Errepublikako leku eta paraje ugari, eta Poloniako bat edo beste bisitatu genituen. Pragako aireportutik habiatu eta Katowiceraino iritsi arte, peripezia eta anekdota dezentez jositako oporralditxoaz gozatu genuen.
Zorionez, honezkero Praga zertxobait ezagutzen nuenez, bertan zer ikusi behar den erakutsi nien. Asko gustatu zitzaien eta hiru egunean zehar, gustura geratu ziren. Bitxia iruditu zitzaigun, Wenceslao plazan habiatzen den, Sokolská kale nagusia Fagorreko pankartez beteta ikustea ahal izan genuela.
Asteazken eguerdian, beraz, alokatutako kotxea eskuratu eta Äesky Krumlov-rantz jo genuen. Beñaten hitzek konbentzituta, lehengo geltokia bertan egitea erabaki genuen. Hirurok, guztiz adostu ginen Konderekin, guretzako ere “Txekiako tokirik ederrenetarikoa” izan baita. Gaztelu, ibai, aldapa eta karrika estu dituen eta ipuinetakoa dirudien herria da. Benetan, guztiz gomendagarria!
TelÄ izan zen bigarren tokia. Honek, 1992.urtetik gizateriaren ondarea den, erdialde historiko du. Gainera, xarma gehiago ematen dion eta, gu egon ginenean izoztuta zegoen, laku batez inguratuta dago alde zahar hau.
TelÄ-eko hoteleko arduradunarekin txekiera praktikatu ondoren eta bere esanei men eginez, Jilhava-ra joan ginen. Herri normala dirudien arren, bere kaleetako sakoneratan, hainbat koba, katakonba eta pasadizo luzeak ezkutatzen dira. Bere historian zehar hainbat gerra eta gatazketatik babesteko eta beren jakiak fresko mantentzeko balio izan diela, komentatu zigun bertatik gidatu gintuen herritar gazteak.
Hurrengo egunean, Moraviar Karst-etara hurreratu ginen. Brno-tik Iparralderantz eta Blansko herritik gertu kokatuta dagoen 92 km2 ko erreserba naturala da. Bertan, kobazulo eta harri formazio ikusgarriak ikuskatu genituen, irudiko Machoca jauzia esaterako, eta Punkya ibaian barrena txalupa baten gainean bueltatxo bat ere eman genuen.
Ostiralean, Olomoucen geldialditxo egin ondoren, gure Frydlant nad Ostravici maitea erakutsi nien aita eta amari. Etxea, herria eta lantokia ikusi ostean, Beskyden eta Beñat Konderen konpainian, afari atsegina eduki genuen, izandako gorabeherak elkarren artean konpartitzen.
Bidaia bukatzeko eta bueltako hegaldia Katowice-tik irteten zela aprobetxatuz, muga gurutzatu eta Poloniako OÅwiÄcim-en pasa genuen azkeneko eguna. Historia garaikideko aldirik beltzenaren lekuko izan ginen, pelikula eta liburuetako irudiak Auschwitz I eta II kontzentrazio esparruetan gure begiez ikusi genituenean. Hirurongan, ezinegona eta atsekabea nagusi izan ziren bertan, elurrak eta hotzak karga emozional gehiago batzen baitzion, nola “biziraun” izan zuten pentsatzen genuen bitartean. Gogorra izan zen bisita, baina berriro errepikatu ezin daitekeen sarraskia norainokoa izan zen barneratzeko balio izan zigun.
Horrela pasa genuen aurreko astea. Datozen egunetan bisita gehiago espero ditugu, beraz are atseginagoa bihurtuko da hemen gelditzen zaigun denbora.
PD: Zorionak sestra!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: