2 Beñat Txekian

Moravská česnečka. Strč prst skrz krk. Nepičuj a pádluj. Ty vole

Aurreko astea ez zen nolanahiko izan niretzat. Berezia, ezohikoa, anormala, ... gutxi esatea da. Ez dira egunero 26 urte betetzen, (egia esan behin bakarrik, ez?) eta etxekoengandik 2200 km-tara are gutxiago. Eguna hasi zenetik, egun osoan zehar eta bukatu zen arte, sentipen ugari pasa ziren niregandik. Baina egia esan behar badut, inoiz ahaztuko ez dudan urtebetetzea izan da nire XXVI.a. Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, aste honetako blogeko sarrerako lehenengoko hitzak eskerrak emateko aprobetxatuko ditut. Eskerrak gainera letra larriz, izan ere aipatzen ditudan guztiek mere...


Udaberriko lehen aste hau berezitasun handirik hasi bazen ere, astelehen eta martitzenetako ohiko entseguekin, asteak aurrera egin ahala askoz interesgarriagoa bihurtu da. Eguaztenean KORRIKA Elgoibartik pasatzen zela amak egindako deiak demaseko ilusioa egin zidan eta orain dela hamar urte, 2003ko KORRIKAn lekukoa eroan nuenekoa ekarri zidan burura.   Eguenean ospakizunen eguna izan zen; blogkide, lankide, pisukide, ikaskide, bandakide eta velký kamarád dudan Beñat Osinaga Urizarrek 26 urte bete baitzituen. Berak espero ez bazituen ere hainbat sorpresa zain zitu...


  Kaixo berriro ere euskalakari! Korrikak bere 18.lasterraldia bete duen bezala, guk ere 18. astea betetzera iritsi gara. Elkarri esaten diogu, egunak agudo eta asteak moteltxoago pasatzen direla, baina konturatu orduko berriro ere iristen da igandea eta berarekin batera blogean sarrera berri bat idazteko unea. Aste hau oso intentsua izan da guretzat. Bai aste barruan eta baita aste-bukaeran zehar egiteko eta ekintza ugari izan ditugu eta. Lehenengo egunetik hasita, eta Igorretik etorri diren Pablo eta Alainekin batera, lan ordu asko sartu ditu  Kondek BMW-ko proiektuaren gora...


Betiko errutinara ohituta eta zorionez lan askorekin beharrean, denbora azkar pasatzen da. Astea eguraldi politarekin hasi bazen ere, neguan gaudela gogorarazi digu asteburuko behe-laino eta giro umelak. Hala ere, hau ez izan etxean geratzeko aitzakia eta zapatua egun oso interesgarria izan zen. Jakingo duzue irakurle ohikoenok Frýdlant eta Frýdek-Mistek herrietako bandetan jotzen gaudela, baina ez duzue askok jakingo Moravskolezká Sinfonietta izeneko orkestrarekin ere jotzen gabiltzala. http://www.sinfonietta.cz Hurrengo kontzertua hil honen bukaeran da eta zuzend...


Kaixo berriro ere! Hemen gaude! (eta poztutzen naiz)... Otsailaren zati handi bat gure herrian igaro ondoren, bueltan gara Txekiar Errepublikan, “Ahoj”, “Dobre Rano”eta “Prosim” artean. Hainbeste alerta laranja eta limoien abisuak entzuten arduratuta pasa genuen aste-bukaera bideak eta aireportuak itxita egongo ziren beldurrez. Azkenean ez zen hainbesterako izan, eta, urtarrilean egin genuen bezala, bidaia inongo konplikazio edo atzerapenik gabe pasa zen. Aipatzekoa da, gure herrian pasatako azken astean, Igorren kokatuta dagoen Batzeko instalazio zentra...


­­Urtarrilari, urteko lehen hilabeteari, Ilbeltza eta Izotzila esaten diote euskaldun batzuek eta bigarrenari Otsaila edo Zezeila, otsoen edo zezenen hila dela esaten da, hau da, negu gogorrenean mendian bizi ziren animalia hauek herri inguruetara jaisten ziren hilabeteak.  Guk oraindik otso eta zezenik ikusi ez dugun arren, hil-beltza eta izotz-hilaren esanahi gordinenak jasan ditugu. Horrelako egunsentiak ere ikusten diren arren: Astea gorabehera handirik gabe pasa ostean, barixakuan Txekian hain ezaguna den Ostravako Stodolní kalea ezagutzera joan ginen. Mano-a-mano goazenez et...


Sinestezina badirudi ere, Urtarrila bukatu eta Otsaila hasiko da, konturatu orduko. Elurra eta izotza, izotza eta hotza, hotza eta elurra. Hori da egun batean bai eta bestean ere, nagusi izaten dena. Hasieran ez geunden horretara oso ohituta, baina egia esan, eta gizakia mota guztietako inguruari moldatu daitekeen animalia dela kontutan harturik, gu ere dagoeneko egokitzen hasiak gara. Badago alde on bat behintzat, izan ere gure bertako lagun batek esan bezala, tenperatura hauekin bakteriak eta izaki zelulabakarrek ere nekez bizirauten dute eta beraz, gripe eta katarro moduko gaixotasuna...


Aste hau, urteko lehenengo aste osoa, izan den hau, berezitasun gutxirekin igaro da. Ohiko musika ensaioak berriz ere hasita eta laneko erritmoa hartuta. Gabonetan Euskal Herrian izan genituen egun paregabeak gogoan, hemengo negu hotz eta ilunera itzultzea ez da batere goxoa. Gainera BOU paperekin egonik, barixakurarte etxean egon zen (zorionez osatu da) eta nik bakarrik egin behar izaten nituen autoa martxan jartzeko eguneroko lanak; izotza rasketaz eta elurra zepilloz kendu, kotxearen gaineko estalkia eta haizearekin borrokatu… Hala ere, asteburuan izaten da gauza interesgarriak egin...


Urte berriko lehengo egunak Euskal Herrian pasa ondoren, Txekian urteko lehenengo egunak etorri dira. Superstizio gaietan sinesten dutenentzat urte aproposa ez dirudien arren, guk beste perspektiba batetik, ikuspegi positiboarekin hasten saiatuko gara. Urte hau, paregabea izateaz gain “errepikaezina” izango dela ziur gaude eta. Bitxikeri moduan, nire kintakoak jaio ginen urtetik errepikatzen ez den gertakari bat komentatuko dizuet. Izan ere, 1987.urtez geroztik, ez dira urte berean zifra guztiak desberdinak izan. Numerologia eta sineskeriak alde batera utzita, baina topiko-tipikoekin jar...


Heldu da urteko blogeko azken sarrera idazteko eguna, eta honek Euskal Herrira bueltatzeko eguna gertu dagoela esan nahi du. Egia esan hamaika aste hauek nahiko azkar pasatu zaizkigu, baina horrek ez du esan nahi etxera bueltatzeko gogorik ez dugunik; desiatzen baikaude! Eguraldia gogorra da benetan Txekian, zero azpitik 15 gradutara ere egon gara udazkeneko azken egun hauetan. Ikustekoa izango da Gabonen ostean atzera berriz hona etortzean, dagoeneko negu gorrian sartuta, noraino jaitsiko den merkurioa. Esan digutenaren arabera -25ºC arte jaisten da tenperatura batzuetan, musu-zuloak ere ...



Eskerrik asko irakurle. Blog honen helburua ez da didaktikoa eta bertan agertzen diren hainbat gauza baliteke zuzenak ez izatea. Beraz, guri gertaturiko pasadizo eta istorioez gain beste zerbaiten bila dabilenak jai dauka 2 BEÑAT TXEKIAN blogean. 2012ko urriaren 1ean hasten den ibilbidea, dena ondo joanez gero, 2013ko ekainean amaituko da eta orokorrean Frýdlant nad Ostravicí herrian gertatzen zaizkigun gauzetaz jardungo dugu. Beñat Osinaga Urizar arrasatearra eta Beñat Konde Untzilla elgoibartarra gara protagonistak eta BATZ Czech enpresan karrera amaierako proiektua garatzea da gure eginbeharra. Aurrera ba!