trena galdu dut...

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-12-22 19:35
1

Klasetik ohi baino goizago irten naiz. Egoitzara bidean, kakalardo gorri disdiratsu baten barruan amona bat ikusi dut poliki-poliki gidatzen eta barre eragin dit. Poza etorri zait ezpainetara nahiz eta zu 60 kilometrora egon eta berriz noiz ikusiko zaitudan jakin ez... Zure irudia etorri zait burura segituan...

Egoitza ondoko dendara sartu eta goxokiak erosi ditut. Berriz elkar ikusten dugunean emateko asmoz, usteltzen ez badira bederen...

Bazkaldu ondoren, maleta egin eta autobusa hartu. Bakarrik. Zure konpainiarik gabe. Zure eskua hartu gabe hartu nau loak...

Autobusetik jaitsi eta zu ikusteko esperantza txiki bat izan dut. Berehala joan zait. Aurrera jarraitu dut eta zure etxe aldera begiratu dut... Hantxe zeunden! Nire irudimena ez zebilen nirekin jolasean! Zu, hezur eta haragiz... Zu! Eta goxokiak uste baino lehenago eman ahal izan dizkizut... Elkarrekin egongo ez garen egunetan nitaz gogoratzeko...

Gogo handirik gabe esan dizut agur eta trenera joan naiz. Tren geltokira heldu, trena ikusi eta trenak alde egin dit...





Nire subkontzienteak trena galtzea nahi zuen ordubete goxo-goxo zurekin pasa ahal izateko...

elibiri

elibiri 2007-12-28 13:49 #1

<P>Aupa extibirilla!zure bloga googlen bilatu eta baitta aurkitu ere!kar kar juas.ezetz asmatu!bloga sortu diezadaketenzkit! <A href="http://elibiri.blogspot.com">http://elibiri.blogspot.com</A></P>
<P>nahiba duxu komen tatu.aio pelaio!</P>


Utzi iruzkina: