Kategoria: kakalardoa
KAKALARDOA: DENAK BERDINAK IZAN BEHAR OTE DUGU?
KAKALARDOA: DENAK BERDINAK IZAN BEHAR OTE DUGU?Denok berdin jantzi, pentsatu, jokatu... behar ote dugu? Izan ote gaitezke gehiengoarengandik desberdinak?Jarraiko bideoan besteengandik bereizten den kakalardoarekin topo egingo duzu. Dena den, besteak bezalakoa izan nahian (bola borobila lortu nahian besteak bezalakoa izateko) erabat nahasten da.Ikusi eta hausnartu. Jose Luis Etxezarreta Garin
Klasetik ohi baino goizago irten naiz. Egoitzara bidean, kakalardo gorri disdiratsu baten barruan amona bat ikusi dut poliki-poliki gidatzen eta barre eragin dit. Poza etorri zait ezpainetara nahiz eta zu 60 kilometrora egon eta berriz noiz ikusiko zaitudan jakin ez... Zure irudia etorri zait burura segituan... Egoitza ondoko dendara sartu eta goxokiak erosi ditut. Berriz elkar ikusten dugunean emateko asmoz, usteltzen ez badira bederen...Bazkaldu ondoren, maleta egin eta autobusa hartu. Bakarrik. Zure konpainiarik gabe. Zure eskua hartu gabe hartu nau loak...Autobusetik jaitsi eta zu ikust...