gorriz jantzitako emakumea

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-11 00:00
3

2007/04/26

(Gernikako bonbardaketaren 70.urteurrena)

Arratsaldeko lau eta erdiak jota liburutegirantz nindoala, tren geltokiko pasabidea zeharkatzen nenbilela, emakume batekin egin nuen topo. Soinean zeraman gabardinak erakarri zuen nire arreta. Gorria zen, gorri-gorria eta xarolezko zapaten antzeko disdira zuen. “Horrelakorik sekula ez nuke nik jantziko” pentsatu nuen.

Begiak altxatu eta aurpegira so egin nionean, zerbait arraroa nabaritu nion. Irribarrea. Egia da jendeak kalean zehar bakarrik doanean, ez duela barrerik egiten. Ba emakume hark bai, eta hori asko gustatu zitzaidan. Emakume hura albotik pasa bezain laster etorri zitzaidan niri ere irribarrea ezpainetara. Nahiz eta liburutegira ikastera nindoan, irribarrea nuen ezpainetan; segundu gutxiren buruan joan bazitzaidan ere.

2007-11-13 16:58 #1

Nik gehixenetan irri eitxeotzate kalien begitxuteztienari! jejeje.

Ondo pase klasien! mosutxuek!

ane

ane 2007-11-17 12:16 #2

jajajjajjaja...ba bai bai. Esti zuk abrigoik gabere alaitasun hori transmititzen dezu!

asteburu ona izan

Itzea

Itzea 2007-11-17 15:11 #3

kalean egia da ez dela irribarre gehiegirik ikusten.... ni neu lotsatu egiten naiz bakarrik noala irribarrea aurpegi ertzetik hurbiltzen bazait....

holako gabardina bat eosi beat!!!jajajaja

astelenarte

Utzi iruzkina: