Kategoria: gabardina
2007/04/26 (Gernikako bonbardaketaren 70.urteurrena) Arratsaldeko lau eta erdiak jota liburutegirantz nindoala, tren geltokiko pasabidea zeharkatzen nenbilela, emakume batekin egin nuen topo. Soinean zeraman gabardinak erakarri zuen nire arreta. Gorria zen, gorri-gorria eta xarolezko zapaten antzeko disdira zuen. “Horrelakorik sekula ez nuke nik jantziko” pentsatu nuen. Begiak altxatu eta aurpegira so egin nionean, zerbait arraroa nabaritu nion. Irribarrea. Egia da jendeak kalean zehar bakarrik doanean, ez duela barrerik egiten. Ba emakume hark bai, eta hori asko gustatu zitzaidan...