Kategoria: irribarrea
Sorginaren irribarrea Emakumea baineran pixkanaka labaindu zen irratiaren hotsak entzuten zituen bitartean. Ileak ur epelean murgildu zituen eta ur txorrota itxi zuen, malko likatsu dardaratiak banan- banan baineraren itsasoekin bat egiten entzuten zituen bitartean. Bat-batean abesti hura entzun zuen berriro eta labanak sartu zitzaizkion saihetsetatik gibeleraino. Ura gorriz margotuz joan zen bere aurpegia zuri geratzen zen heinean. Azken sentimen beroa txorrotaren tanta dardaratien modura erori baino lehen, eskuarekin irratia uretara bultzatu zuen. Hil...
2007/04/26 (Gernikako bonbardaketaren 70.urteurrena) Arratsaldeko lau eta erdiak jota liburutegirantz nindoala, tren geltokiko pasabidea zeharkatzen nenbilela, emakume batekin egin nuen topo. Soinean zeraman gabardinak erakarri zuen nire arreta. Gorria zen, gorri-gorria eta xarolezko zapaten antzeko disdira zuen. “Horrelakorik sekula ez nuke nik jantziko” pentsatu nuen. Begiak altxatu eta aurpegira so egin nionean, zerbait arraroa nabaritu nion. Irribarrea. Egia da jendeak kalean zehar bakarrik doanean, ez duela barrerik egiten. Ba emakume hark bai, eta hori asko gustatu zitzaidan...