Sorginaren Irribarrea

No profile photo Sormen Txokoa | 2008-10-16 21:02
1

Sorginaren irribarrea

 

Emakumea baineran pixkanaka labaindu zen

irratiaren hotsak entzuten zituen bitartean.

Ileak ur epelean murgildu zituen

eta ur txorrota itxi zuen,

malko likatsu dardaratiak banan- banan

baineraren itsasoekin bat egiten entzuten zituen bitartean.

 

Bat-batean abesti hura entzun zuen berriro

eta labanak sartu zitzaizkion saihetsetatik gibeleraino.

Ura gorriz margotuz joan zen

bere aurpegia zuri geratzen zen heinean.

Azken sentimen beroa txorrotaren tanta

dardaratien modura erori baino lehen,

eskuarekin irratia uretara bultzatu zuen.

Hilda aurkitu zutenean irribarre bat zuen ahoan:

Sorginaren irribarrea.

 

-Garazi Aguirre Maqueda -



-Zer iruditu zaizue olerki hau?- galdetzen du irakasleak

-         Tristea- dio Enekok

-         Lorkaren zinismo kutsua erakusten du, tragediarekin lotuta, ez?- Maitek

-         Bai. Hori da. Ihintza, zuk zer ulertu duzu? Zer transmititzen dizu?

-         Emakume bat da. Argia eta sentsuala. Baina agian bere buruari min ematen dion horietakoa, esan nahi dut… agian hain da argia, eta hain da sentsuala ezen ezin dituela besteak maite, edo behitzat besteei erakutsi zenbat maite dituen.  Eta horregatik triste dago. Bere iraganeko gogortasunak bere bihotza odolusten du orain, eta ez da pozik bizitzeko gai. Benetan maite zuen pertsona bat galdu du bere harrokeriagatik. Eta bat-batean irratian hots hori entzun du…eta galdu zuen amodioarekin akordatu da berriro, eta inoiz baino biluziago, sentsualago eta argiago sentitu da. Inoiz baino errudunago, alegia. Horrexegatik bota du irratia uretara eta bere buruaz beste egin du, bere azken keinuan betidanik gordeta izan duen irribarre harroa azalean utzirik.

-         Hori dena ikusten al duzu olerki soil honetan?

-         Bai, eta are gehiago esatera ausartuko nintzateke

-         Esan

-         Hau ez da Garazi Aguirrek buruan zuen benetako sorginaren irribarrea

-         Ez?

-         Ez. Hau bat-batean atera zen, baino benetako irribarrea, ume batena zen.

-         Ume batena?

-         Zazpi urteko neskato batena, alegia. Bizitzari irrikaz, eta inozentziaz, baina aldi berean jolasteko gogoekin eta berekoikeriarekin begiratzen dion ume baten irribarrea. Hori da benetan emakume guztiok barruan izkiriaturik dugun irribarrea.

-         Nola egon zaitezke hain ziur?

-         Ba, gu, olerkiari liburuarekin lotzeko zentzu bat emateko baino  ez gaituelako sortu, andereño, horrexegatik.


Garazi Aguirre



sorginaren irribarrea

Itziar

Itziar 2008-10-16 21:05 #1

Esaldiak esaten duen moduan....<br>"Un buen suicidio es irrepetible"<br><br>;) gustatu zait!<br>


Utzi iruzkina: