10 egun
Zer dira gure
bizitzako hamar egun? Galdetuko luke baten batek. Egia esan gure bizitzako
parte nimiño bat baino ez da. Hala ere, hamar egun horietan bizitza osoan baino
beteago senti zaitezke.
Leku ezezagun
batera jende ezezagunarekin joan beharrak urduritasuna, ardura eta beldurra sor
ditzake zugan. Gizakiak beti izan baititu ezezagunarekiko sentimendu horiek.
Egunak igaro
ahala, jende ezagutzen hasi eta hasierako sentimenduak aldatu eta konfiantza,
poza, bromak, barreak eta abar sortzen hasten dira. Pixkanaka-pixkanaka
ezezagun taldea ezagun bihurtzen da. Ezagun eta lagun.
10 egun, 240
ordu, 14400 minutu, 86400 segundo. Zer dira gure bizitzan? Niretzat altxor bat,
nire bihotzeko kutxatxoan gordeko dudan altxor ikaragarria.
Alazne morena,
Alazne rubia, Alex, Julen, Iñigo, Sergio, Belai eta Ander. Izen hauen atzean
asko dago. Nire barrea aipatu duzue askok dedikatorietan, baina nire barrea ez
da berezkoa. Ni pozik egoteko arrazoiren bat egon behar da eta arrazoi hori
zuek izan zarete.
Hau idaztean
malkoak gorde beharrean aurkitzen naiz. Izan ere, pasa diren 864000 segundo
horietan oso zoriontsu izan naiz zuen ondoan. Istripua izan nuela guztiz ahaztu
nuen, etxeko giro tristea ahaztu nuen, nire arazoak lurrun bilakatu eta hegan
alde egin zuten.
Orain, ordea,
gogorra egiten zait zuen laguntza eta euskarria hain urrun izanda Arotz-Eneia
ontzian nuen irribarrea berreskuratzea.
Mila esker
Alazne morena,
Mila esker
Alazne rubia,
Mila esker
Alex ñoños,
Mila esker
Julen Ibarra Tolosa da,
Mila esker
Iñigo kaka,
Mila esker
Sergio “de dairector”,
Mila esker
Belai zoro,
Mila esker
Ander Travolta.
Eskerrik asko
guztioi Arotz-Eneako esperientzia perfektu bihurtu duzuelako eta egunero ni
irribartsu jaikitzeko arrazoi izan zaretelako.
Ez zaituztet sekula ahaztuko. Izarrei begira jarraituko dut bertan ikusiko baitzaituztet.
Iruzkinak
2012-11-11 21:33 #1
<p>Kaixo Eztitxu!</p>
<p>Idatzi idazu mesedez. <a href="mailto:Mendizale1987@hotmail.com">Mendizale1987@hotmail.com</a></p>
<p>Besarkada bat.</p>
Utzi iruzkina: