Gauzak (edozer) behar direnean egin ordez, behar ez direnean egin ohi dira... behar ez direnean eta behar ez diren orduetan... beharbada, gure gorputzak edo gogoak orduan sentitzen duelako behar hori...
Mutilek arazoak ekartzen dituztela entzun dut sarri... ekartzen dituzte bai, nahiz eta noizean behin pozak ere ekartzen dituzten... Nire irakasle ohi batek esaten duen bezala, mutila edukitzeak bere alde onak eta txarrak ditu, usainmen ona izateak bezala...Egia esan, mutilak eta lagunak nahasteak arazoak dakartza eta baita lagunei mutilaren gauzak kontatzeak ere eta mutilari lagunen gauzak kontatzeak ere...Mutilarekin lagunak existituko ez balira bezala egin behar al da? Eta lagunekin mutila existituko ez balitz bezala? Nik ezin dut bada...
Polita da atzera begiratu eta elkarrekin bizitako momentu onak gogoratzea.Polita da egindakoa berriz ere gogora ekartzea.Polita da egindakoa elkarrekin gogoratu eta kontu kontari aritzea.Polita da elkarrekin pasatako momentu onen argazkiak begiratzea.Polita da momentu on guztiei buruz norbaitekin hitz egitea.Eta polita da momentu on horiek bizitzan zehar gogoan izatea eta etorkizunean seme-alabei kontatzea...Polita da momentu batez, munduko gauza txar guztiak alde batera uztea eta momentu on guztiez oroitzea...Patxo bana! Asko maitte zaittuztet! Nire bizitzako momentu txikiren bat pasa duzu...
Munichera joateko beldurrez bidaiaren aurreko egunetan, urduri, artega... Hegazkinari zerbait pasako ote zitzaion? Lost-en antzera gertatuko ote zitzaigun? Hegazkinean lehenengo aldiz montatu, gaizki pasatu, txorabioa... baina momentu bateko gauza...Munichera heldu eta amets baten nengoela iruditu zitzaidan... hizkuntza ezezaguna, koloreetako etxetxoak, lorategi erraldoiak, izugarrizko zerbeza pitxarrak, tabernako musika, edurra...Bost egunak primeran pasa eta orduntxe hasi zen amesgaiztoa... pena, negarra, amorrua... bueltatzerik nahi ez... oporrak amaitu ziren eta orduntxe hasi zen amesga...
Bi egun eta aireraaaa!
Zerbait ondo doala iruditzen zaigunean, beti dago txarrera joateko arriskua zoritxarrez...Baten bat gurekin zintzo portatzen denean, zintzotasun hori apurtzeko arriskua izaten da...Egun arraro batean argitasuna iluntasun bihurtzen den bezalaxe gertatzen dira horiek ere...Eta eklipseak gertatzen diren antzera...
Errekak sortutako behelainoa, urrutira ezin daiteke ikusi.Mendien berdetasuna nabarmentzen hasten da gristasuna desagertzen doalarik. Modu askotako berdeak,era askotako marroiak.Zuhaitzei falta zaizkien hostoak mendiak ditu. Berdetasun eta marroitasunaren artetik horitasuna gailen.
Malkoak begietatik irten dira, masailak igaro dituzte bi erreka bailiran. Kokotsean erori-ez erori zalantzan egon ondoren, lurrean amaitu dute... eta putzu bat eratu...noiz leortuko diren zain nago...
Yin eta yan-a,hotza eta beroa,txarra eta ona,beltza eta zuria,iluna eta argia,negarra eta barrea,emea eta arra.Ni eta zu, zu eta ni.Atzo eta gaur,ni eta zu, negar eta barre.
Aaaaaaaaaaaaaaaaa!Garrasi egin nahi dut loak hartu nauelako!!! Alarmak jo eta ez naiz jaiki! Amaaaaaaaaaa! Eta lanak ez dira berez egiten...Baina nik lo jarraitu dut...Gero komeriak...
UTZITAKO BLOGA.
ba nik badakit loretxo horrek, beak nahi duna ta ber duna billakoula...