Barre urduria,barre lasaia, barre ixila, barre zaratatsua, barre alaia,barre tristea, barre bitxia, barre arrunta,barre argia, barre iluna,barre atsegina,barre amorragarria,barre berria,barre zaharra...Den modukoa dela, barrea...
Trena hartzen dudan bakoitzean gogo bat etortzen zait, pareko jarlekuan hankak jartzeko gogoa eta batzuetan, ezin izaten dut alde batera utzi. Egun horietan ikusten dut treneko pika, edo ikuskaria, edo dena delakoa. Gizon hori txikitatik ikusi izan duteta aipatu dudan gogo hori aspalditik datorkit... Behin baino gehiagotan harrapatu izan nau hankak pareko jarlekuaren gainean ditudala gizon bizardun horrek. "Arratsaldeon, hankak jaitsi, mesedez" esaten dit bere ahots lodiaz, kaso egin eta txartela erakusten diot. "Agur" elkarri esan eta hurrengo batean berriz ikusteko gogoa uzten dit, hurren...
Urtaro bakoitzari ezar dakiokeen sustantzia erabaki dut: Udaberria argia da, goizeko freskuran margotua. Uda airea da, bero astunaren arnasa. Udazkena usaina da, lurrak isurtzen duena. Negua laztana da, izotzaren laztana. Huaoraniek, ordea, beste egutegi bat daukate. Haien aroak dira: txonta loratzen den aroa, suge dantzariaren aroa, errekaren gorakadarena, tximua gizen dagoen aroa. Gure aroak nekazarien izendegitik hartuak dira. Huaotarrenak ehiztarien hiztegiko harrapakinak dira. Urtaroak dira nekazariaren pausokera astunaren eta ehiztarien ibilera arinaren...
Eguzkia, ilargia,eguna, gaua;egunsentia, ilunabarra,zeru oskarbia, ortzi lainotsua.Poza, tristura,maitasuna, gorrotoa,barrea, negarra...Txanpon beraren alde biak...
Benetan, gaurkua (abuztuak 19) etxian irakurtzen, aspaldiko pelikulak ikusten, txokolatia txurruekin jaten... edozertan! Baiña etxian pasatzeko modukua izan da...DESDELUEGO...MMA, kaso ein bihako dizut... Eingo ahal dau egualdi ona! Dedio! Herriko jaixak datoz-ta!Amaiur, ez dakit zelan heldu zeran hona, baina eskerrik asko erantzunagatik. Ni ere zurean izan naiz. Politta umetako ametsa edo ilusioa...Zoritxarrez, askotan ilusioak hautsi egiten dira...
Tximeletak, mitxeletak, pinpilinpauxak, txilipitainak, tximirrikak, pinpirinak, mitxirrikak, txiribiriak, altxabiliak, eskabiak, bitxilotak, ingumak, marisorginak...intsektu koloretsu, hegalari, urduri eta maitagarriak. Beharbada beraien geldi ezin egonagatik erabiltzen dugu “tximeletak sentitzen ditut sabelean” esaldia. Nork erabili ote zuen lehenengo aldiz? Nori otu zitzaion? Hori ez dakit eta tamalez, ez dakit sekula jakin ahal izango dudan ere. Hori jakiteko kuriositatea badut, baina erantzuna aurkitzea zaila iruditzen ...
Gorroto ditut gezurtiak, negar eragiten didatenak, amorrarazten nautenak, handiusteak, harroak, lepatenteak, erradiografia bat egin nahi balute bezala, pertsona goitik behera miatzen dutenak, albotik pasa eta kuxkuxean hasten direnak, akatsak analizatzen baleude bezala... eta eurenak zer!Ni ez nagoenean, nitaz gaizki esaka aritzen direnak,zigarro bat erretzen daudela, kea aurpegira botatzen didatenak,boteredunak, kapitalistak, kontsumistak, nahi dutena lortzen dutenak, besteei kalte egiten dietenak, natura zaintzen ez dutenak... eta zoritxarrez, zerrenda amaigabe bat egin...
“Loreen artean zein aukeratuko zenuke?” Nik dudarik gabe “Bitxilorea” erantzungo nizuke. “Zergatik?” galdetuko zenidake ondoren. Eta nik hau erantzungo nizuke: “Loreen artean erregina ei dugu arrosa. Ederrena omen. Hala ere, niri lore harroa iruditu izan zait beti. Lepatentea. Ez dakit zergatik. Lore ponpoxoa. Eskuetan hartu eta apurtzeko beldurra sentitzen dut. Lore hauskorra nahiz eta defentsa gisa arantzak izan. Bere handitasunean apurtzeko errazegia. Zimeltzeko errazegia. Bitxilorea aldiz, hain ederra izan ez arren, bizia, kementsua, alaia, mendizalea, arantzarik gabea, librea... Ez...
Kaixo danoi! Ane, zuk esan zenidalako eta fotologa ganoraz ez dabilelako sortu dut gaur bloga, bestela... Ea zer egiten dudan nik blog honekin... Ez dakit zer idatziko dudan, batzuetan hitz egiten dudan moduan idatziko dut, beste batzuetan, batuan eta beste batzuetan, beharbada, gaztelaniaz, baina espero dut idazten segitzea, nahiz eta askotan ganorazko gauzarik ez esan... Oraindik ez diot helbidea inori eman, eta ez dakit inori emango diodan ere, baliteke terapia moduan erabiltzea, edo ez, ikusiko dut. Bihar erabakiko dut. Ziurrenik, umorearen araberakoa izango da erabaki...
UTZITAKO BLOGA.
ba nik badakit loretxo horrek, beak nahi duna ta ber duna billakoula...