Tamalez, gorrotoa bada... Zergatik ote?
Gorroto ditut gezurtiak,
negar eragiten didatenak,
amorrarazten nautenak,
handiusteak, harroak, lepatenteak,
erradiografia bat egin nahi balute bezala, pertsona goitik behera miatzen dutenak,
albotik pasa eta kuxkuxean hasten direnak,
akatsak analizatzen baleude bezala... eta eurenak zer!
Ni ez nagoenean, nitaz gaizki esaka aritzen
direnak,
zigarro bat erretzen daudela, kea
aurpegira botatzen didatenak,
boteredunak, kapitalistak, kontsumistak,
nahi dutena lortzen dutenak,
besteei kalte egiten dietenak,
natura zaintzen ez dutenak...
eta zoritxarrez, zerrenda amaigabe bat egin nezake,
nahiz eta gorrotoa sentimendu zatarra izan...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: