Gorroto dut bizikletarekin errepide ertzetik ibili eta abiadura bizian datorren kotxea hain gertu sentitzea. Gorroto dut mendi tontorrean lasaitasunaren bila eseri eta trialeko motorraren zaratak nire askatasuna haustea. Gorroto dut sakeleko telefonoaren sintoniak siestatik esnatzen nauenean. Gorroto ditut laneko azken orduko bilerak. Gorroto dut politikak gure gizartean hartu duen garrantzia. Gorroto dut gu denon hipokresia. Gorroto ditut harresiak. Gorroto dut.


Gorroto ditut gezurtiak, negar eragiten didatenak, amorrarazten nautenak, handiusteak, harroak, lepatenteak, erradiografia bat egin nahi balute bezala, pertsona goitik behera miatzen dutenak, albotik pasa eta kuxkuxean hasten direnak, akatsak analizatzen baleude bezala... eta eurenak zer!Ni ez nagoenean, nitaz gaizki esaka aritzen direnak,zigarro bat erretzen daudela, kea aurpegira botatzen didatenak,boteredunak, kapitalistak, kontsumistak, nahi dutena lortzen dutenak, besteei kalte egiten dietenak, natura zaintzen ez dutenak...     eta zoritxarrez, zerrenda amaigabe bat egin...


Mirada de odio

josu 1456149891816 Josu | 2006-02-14 00:20

El desencanto llegará, y de mí se apoderará. La rabia hacia tí se extenderá por mi cuerpo y no podré soportar verte. Te odiaré. Mi tiempo se habrá agotado. Ya será tarde para decirte que te quiero, y cada vez que te vea  seré sumiso de la angustia que me impondrás. Cuando te acerques a mí haré como que no veo, porque verte me hace arrodillarme ante el silencio. Porque no podré soportar tu presencia. Me mirarás pero no querré fijarme en tu mirada, porque te odiaré. Unos pechos que no me dicen nada se centrarán en mis ojos. Haré como que no te veo, porque aunque tú nunca lo sabrás, yo sa...