Tximeletak sabelean...
Tximeletak, mitxeletak, pinpilinpauxak, txilipitainak,
tximirrikak, pinpirinak, mitxirrikak, txiribiriak,
altxabiliak, eskabiak, bitxilotak, ingumak, marisorginak...
intsektu koloretsu, hegalari, urduri eta
maitagarriak.
Beharbada beraien geldi ezin egonagatik erabiltzen dugu “tximeletak sentitzen ditut sabelean” esaldia. Nork erabili ote zuen lehenengo aldiz? Nori otu zitzaion? Hori ez dakit eta tamalez, ez dakit sekula jakin ahal izango dudan ere. Hori jakiteko kuriositatea badut, baina erantzuna aurkitzea zaila iruditzen zait, ezinezkoa ez bada...
Ez dut jakingo nork erabili zuen lehenengo aldiz, baina ni bizi naizen artean ez dela desagertuko ziur dakit!
Izan ere, tximeletak sabelean hegaka sarri izaten
ditut nik,
oporrak hartu aurreko bezperetan,
kurtso berria hasi aurreko egunean,
Gazteizera edo edonora joateko autobusa
hartu behar dudanetan,
etsaminen emaitzak oraindik ez
dakizkidanean,
herriko festen aurreko egunetan,
leku ezezagun batera joan behar dudanean,
telefono dei baten zain nagoen
momentuetan,
norbaitekin geldituta nagoenean,
eta
askoz ere tximeleta gehiago sentitzen ditut
klaseak hasi aurreko egunean
zurekin autobusean leku ezezagun batera
joateko
geratzeko deitu behar didazunean!
Iruzkinak
Josemi 2007-08-07 00:44 #1
A ze nolako itz politak idazten duzunak. Edozein textua zuk idazten duzunean gauza politenean biurtzen da.
Zeruan argi bat izango bazina eguzkia itzaletan lagako zeguen.

Esti 2007-08-07 00:50 #2
Eskerrik asko egin duzun esfortzuagatik, benetan.

Eskertzen dizkizut zure hitz politak.

Asko maite zaitut!

Zer esango didazu ba zuk... Ez duzu objektibotasunik! Hala ere, eskertzen dira hitzok.

Patxo gozo mordo bat!

Utzi iruzkina: