Tximeletak sabelean...

2
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-08-01 11:54

Tximeletak, mitxeletak, pinpilinpauxak, txilipitainak, tximirrikak, pinpirinak, mitxirrikak, txiribiriak, altxabiliak, eskabiak, bitxilotak, ingumak, marisorginak...intsektu koloretsu, hegalari, urduri eta maitagarriak.              Beharbada beraien geldi ezin egonagatik erabiltzen dugu “tximeletak sentitzen ditut sabelean” esaldia. Nork erabili ote zuen lehenengo aldiz? Nori otu zitzaion? Hori ez dakit eta tamalez, ez dakit sekula jakin ahal izango dudan ere. Hori jakiteko kuriositatea badut, baina erantzuna aurkitzea zaila iruditzen ...