arreba nagusia

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-03-06 22:28

Beti izan naiz etxeko txikia. Babesa behar duen mutikoa. Txikitan, behin, aldapan gora korrika nindoala, erori eta arreba nagusiak eskua eman, altxatu, belaunak igurtzi, musu eman eta "ez da ezer" esan zidan. Negarrik ez egiten lagundu zidan horrek.



Orduztik pasa dira berrogei urte inguru, hala ere, bizitzako une aldapatsu hontan, arreba nagusiaren musu baten osteko " ez da ezer, bizitzak aurrera darrai" baten zain nago. Malkoek ez baitidate argi ikusten uzten.


Utzi iruzkina: