Kategoria: anaia
Beti izan naiz etxeko txikia. Babesa behar duen mutikoa. Txikitan, behin, aldapan gora korrika nindoala, erori eta arreba nagusiak eskua eman, altxatu, belaunak igurtzi, musu eman eta "ez da ezer" esan zidan. Negarrik ez egiten lagundu zidan horrek. Orduztik pasa dira berrogei urte inguru, hala ere, bizitzako une aldapatsu hontan, arreba nagusiaren musu baten osteko " ez da ezer, bizitzak aurrera darrai" baten zain nago. Malkoek ez baitidate argi ikusten uzten.
Urte honetan onartu da jaioberrientzat 2500 €uro eskuratzeko aukera, baina ez da urte osoan aplikatuko, bakarrik Zapatero jaunak mezua igarri zuen hiletik aurrera, eta zer gertatzen da urte hasieran jaio zirenekin, edo are gehiago aurreko hilean jaio zirenentzat. Era honetako legeak ezin dira inondik ere egun konkretu batetik martxan jarri jaioberri bat ez baita egun bateko gauza, umea jaio egiten da eta haur pixoiak ez ditu soilik lehenengo hilean erabiltzen, biberoiak, sehaska, kapaza, arropa, esterilizatzeko pastillak, txertoak (ordaindu behar dira ere, arraroa ematen badu ere)&hell...