Kategoria: ume
Azken urteotan bezala, Etxebarriko Udalak ume etorkinei euskara eskola bereziak eskaintzen dizkie, Ulibarri euskaltegiaren bitartez, herrira heldu berritan hizkuntzarekin izaten dituzten arazoei aurre egin nahian. Aurtengo taldeotako ikasle batzuek, jai zoriontsuak opa nahi izan dizkiote Zebarri blogeko irakurle guztioi, marrazki eder hauen bidez. Egin klik irudien gainean handiago ikusteko.
Txikitatik egiten didate ilusioa eskutitzek. Etxean, postontzia astean behin-edo zabaltzeko ohitura egon da betidanik. Familiakoen gutunak sukaldera heltzeko desiratzen egoten nintzen. Errito antzekoa zen gurean. Eskolatik etxerako bidean, autoa gelditu, giltza hartu, etxe itxurako postontziko atetxoa ireki eta gutunak atera. Kotxean sartu, begiak distiraz beterik, gutun guztiak ikusi, norenak ziren ikusi, ordenatu, ondoren, zaharrenetik gazteenera antolatu. Nirerik bazen motxilan gorde. Etxera heldu, sukaldera sartu, banaketa egin. Ondoren, la...
Ama txupeteeee!!!!!