Wikipediaren arabera:Bisurte 366 egun dituen urtea, 365 izan beharrean. 366. egun hau urteen luzera errealarekin dagoen desfasea zuzentzeko ezartzen da, izan ere eguzki-urteak 365 egun eta 6 orduko luzera dauka gutxi gora behera. Honela, 4ren multiploak diren urteetan egun bat gehiago ezarriz luzera honetara gerturatzea lortzen da.Baina goazen garrantzizkora, 2012-ak egun bat gehiago duela gozatzeko eta POZIK BIZItzen ahalegintzeko!!! The Leapyear Project from Victor Saad on Vimeo. Masai 2012 URTEAN BEREZ... 86.400 segundu gehiago ditugu irrifar egiteko! 2012ko otsailak 29 ...
Nirea, EUSKARA. Baina ez AMA hizkuntza bakarrik, AITA hizkuntza eta FAMILIA hizkuntza ere bai. Gura nuke, LAN hizkuntza eta LAGUN hizkuntza izatea, azken finean nire HERRIKO hizkuntza izatea. Honen guztiaren alde jende askok egin du lan eta badugu ekimen oso polit bat, hizkuntza ikasteaz gain jende interesgarria ezagutuz momentu paregabeak igarotzeko aukera ematen diguna:http://mintzalagunabagera.wordpress.comAukerak baditugu hauek probestea eta partekatzea gure borondatearen esku dago!Masai Ekimen polita eta oso interesgarria! Euskal Herrian kasuistika ugari dago euskararen inguru...
Gaur irratian 10 urterekin Leuzemia gaitza jasan zuen neska baten testigantza entzun dut. Orain, 14 urte ditu eta 2 urte luzez jasandako kimioterapiak, minak eta ahulezi garaiak iraganeko esperientzia bat bezala, besterik gabe, oroitzen ditu; bere burua indartsuago bilaka arazi diona, gauzen garrantzia baloratzen irakatsi diona, betirako mantenduko dituen lagunak ezagutzen lagundu diona eta MAITASUNAk eta IRRIBARRE batek duen indarrean sinestarazi diona.Haurrak helduak hezten ditugula argi dago, baina beraien begirada gutariko askok ikasi beharko genuke. Beraiek dira etorkizuna, baina aldi ...
Krisiaren zantzuak atzematen hasi ginetetik, testuinguru berriak gizartean sortu duen ezinegonak eta komunikabideengandik etengabe jaso dugun datu mordoak, badirudi hiritar oro ekonomian pixkat bat adituago bilakatu gaituela. Bankuak eta bere jardute zitalak izan dira herritar xumeengandik kritika gehien pairatu dituzten erakundeak. Baina sasi artean noizean behin larrosaren bat jaiotzen da eta gaur "gipuzkoa aurrera" ekimenaren barruan Kutxa-k (gaur egun Kutxabank) parte hartzen duen webgunea hau aurkeztu nahi dizuegu:www.gipuzkoasolidarioa.infoBorondatea bada, guk daukagun denbora, jakind...
Gobernuak funtzionarioei jazarri nahi dizkien murrizketen aurrean ordu batzutako greba eguna izan zuten atzo, Otsailak 9, berauetako askok. Gaur irratian entzundako GETARIAKO UDALEKO FUNTZIONARIOEN GREBA EKIMENA azaldu nahi dut, GREBA bera MOBILIZAZIO SOLIDARIOAN BILAKATUZ. Beraiek ere Grebaren aldarrikapenei atxiki ziren, baina lanuztea egin beharrean, LAN EGINAZ. Honela lanuztearen ondorioz goberuaren esku mantenduko litzateken diru hori, herriko Gizarte Ekintzaren batentzako bideratuz. Guztira 780,00 €. BEJONDEIZUELA! Masai Bejondeiela bai!! Greba edo geldialdi bat...
Gaur ZAPALDUTAKO EMAKUMEEN AUSARDIAz hitz egin nahi nuke. Afrikako emakume asko bortizki kolpatzen dituen errealitatea da oraindik ere emakumeen mutilazio genitala. Eta ez pentsa Afrikako arazoa soilik denik, adibidez Espainian ere ematen baita. Kultura, tradizio, erligio, etabarren izenean onartezinak diren eta gizabanakoaren duintasuna zapaltzen duten ekintza hauek argitaratzeko ausardia behar da! Waries Dirie dugu horietako bat! Denok dugu ahotsa eta orainaldi duin bat bizitzeko eskubidea! Zailena bidea irekitzea da….http://www.imdb.com/video/screenplay/vi518757657/http://www.desertflowe...
POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.
Itxaropenaren bidean nik ere helbide berera bidaltzen ditut nire indarrak!!! Masai