TXIMELETA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2013-09-19 11:08

Mundu honetako jendea, kandelaren sugarraren aurrean jarri diren hiru tximeleta bezalakoa da. Lehenak, gerturatu eta esan zuen: - Nik badakit zer den maitasuna. Bigarrenak bere hegalekin leunki sugarra ukitu, eta esan zuen: - Nik badakit maitasunaren suak nola erre zaitzaken. Hirugarrenak, sugarraren erdigunera jauzi egin eta deuseztatu egin zen: "Berak bakarrik daki zer den benetako maitasuna." (Poema Sufi-a)   Sufi-entzat, tximeletak pertsonaren arima irudikatzen du... ...eta tximeletek mendebaldetik ekialdera mundu guztia zeharkatzen dute! Masai  


Bizitzatik hitzetara

1
josu 1456149891816 Josu | 2006-02-04 01:46

Rimak ahaztu eta zuganako maitasunean murgildurik tximeleta bat agertu zait eta erakutsi dizkit hegoak. Kolorez betea du gorputza, kolorez betea bizitza.Tximeleta hegan dabil, lore artean pozik, askatasunaz gozatuz, beste izakioi enbidia emanez. Nik ere tximeleta nahiko nuke izan. Galdetzen diot nere buruari zergaitik tximeleta bizi den hain pozik, eta entzun izan balit bezala, etorri eta esan dit egun bakarrerako jaioa dela, kolorez beterik datorrela, eta biharko egunik ez dagoela. Gaur dela dena. Biharamuna ez duela ezagutuko. Ni ere behin bizitzeko etorria naizela bizitzara, eta ia zerta...


Azken iruzkinak