Bizitzatik hitzetara
Rimak ahaztu eta zuganako maitasunean murgildurik tximeleta bat agertu zait eta erakutsi dizkit hegoak. Kolorez betea du gorputza, kolorez betea bizitza.
Tximeleta hegan dabil, lore artean pozik, askatasunaz gozatuz, beste izakioi enbidia emanez. Nik ere tximeleta nahiko nuke izan. Galdetzen diot nere buruari zergaitik tximeleta bizi den hain pozik, eta entzun izan balit bezala, etorri eta esan dit egun bakarrerako jaioa dela, kolorez beterik datorrela, eta biharko egunik ez dagoela. Gaur dela dena. Biharamuna ez duela ezagutuko. Ni ere behin bizitzeko etorria naizela bizitzara, eta ia zertan nabilen poesiaz ito eta kolorea bizitzatik hitzetara eramanez.
Iruzkinak
azzex 2006-02-04 12:42 #1
Aupa Josu, beida iada lana indet bloggerrean konfiguratzen ta orain
eztet aldatzen ibili nahi, oi da dena..... enabil ni berrize zerotik
hasteko! Arroxaren kontua ez da dena jajajja sentitzet edozein moduta
ere<br />
<br />
bakit honek eztakala zerikusirik zure post-akin, bño weno :-P<br />
Utzi iruzkina: