Kategoria: gogoeta
Kaixo lagunak. Lastima, aurtengo Mintzamina amaitzera doa. Eta ondo amaitzeko, benetan jarduera polita prestatu dugu. Juan Gorostidi idazlearen, "Lau kantari" liburuaren inguruko gogoeta. Espero zaitugu! Hitzordua: Abenduak 15 (Osteguna), 19:00etan Tomasene Kultur etxean Argazkiak.org | Juan Gorostidi idazlearen "LAU KANTARI" liburuaren inguruko gogoeta. Tomasene Kultur Etxean. © cc-by-sa: Bizarrain
Maiz hitz egin dugu gizarteak jasan duen eboluzioari buruz, sarri entzun ditugu egungo gizartea orain artekoa baino hobea den edo ez inguruko eztabaidak, baina funtsean, ba al dakigu gure bidearen norabidea eta norantza? Ba al dakigu gizakia hobera edo txarrerako bidean doan? Eboluzioa izaki bizidunei denboran zehar gertatutako aldaketa-multzo gisa ulertuta, badirudi onerako bidea izan dela. Nolabait, antzinako greziar kulturan deskribatzen zuten barbarietatik izaki konplexu eta sofistikatua izatera pasatzeak badu bere meritua! Baina urbil gaitezen egungo izaki bizidunera eta saia gai...
Egunokin, Milan Kunderaren The Curtain liburua irakurtzen ari naiz.Literaturaz, geografiaz, historiaz eta literaturaren historiaz dihardu txekiar idazleak, han eta hemen plazaratutako artikuluen bilduma honetan.Gaur egun frantsesez idazten du Kunderak; areago, frantses-txekiar idazle gisa aurkezten dute haren editoreek. Hala ere, ez pentsa hizkuntza txikiei buruzko diskurtso atzerakoi gutxiesgarririk duenik, ezta hurrik eman ere.Gogoan hartzeko moduko esaldi hau irakurri diot (Chamberlein-ek 1939an Munichen sinatutakoez ari da):Herrialde txikiak ez dira Historiaren subjektu, haren objektu b...
Mutiko ona eta lasaia da. Gogoetarako joera duena. Gauzak arrazoitzen badakiena, eta bertzeen larrutan sartzen dakiena, edo gutienez, saiatu saiatzen dena. Bitxia egiten zait, baina, politikak aunitz erakarrita ere -eta politikan eragiten iaioa da gero!- ez diola politikak bere onetik ateratzen. Badaki eztabaida pausatua mantentzen politikaz ari denean (ezin dezaket beti gauza bera erran nik). Eta horren kontura aipamena egin zidan joan zen astean, politikaz eztabaidan berotu egiten naizela. Lehengo astean irratian izan nintzen tertulian. Eta onartuko dut, batzuetan sutu egiten naiz. Alderd...
Gure Azken Portuko lokalean dago zintzilik. Uste dut Aitak jarri zuela. Eta lokalera sartu-irtenean dabiltzan askori oharkabean pasako bazaie ere han dago koadroa. 95ekoa da. Urtarrilaren 15ekoa, edo Amonak esango lukeen moduan ilbeltzekoa. Ze, gogoratzen al zarete noizkoa zen amona? Urtarrilekoa zela badakit eta oso oker ez banago 9koa. Eta inguru horretan famili bazkaria egiten genuen Galtxagorrin. Eta han biltzen ginen izeba-osaba-lehengusuak. Eta 95ean bertso batzuk egitea okurritu zitzaidan Amonari. Bertsoak egin eta Gorettiri deitu nion. “Ei Goretti, nere zakur letra baino askoz dotor...
Amonaren magalean nago eserita. Ápatxo! Umetako beste oroimen bat da, irudirik gabeko argazkia, sukalde usaina amantal urdinean eta nire iztarrak amonarenaren gainean. Inoiz ez naiz hazten argazki horretan. Ume alaia naiz, maleziarik gabea eta bihotz gabekoa. Betirako. Peter Pan bezala. Nola ekarri hitzetara amonaren magalak, ikusi ez baina senti dezakedan argazki horretan sortzen didan xamurtasuna, bihotz betea. Nola esan zuei niretzat amona huraxe zela, edo argazki horren sentimenduak direla gorde nahi izan ditudan bakanetakoak. Zertarako izan oroimen ozpinak, azukre pixka batekin dena g...
Oroimen lanbroak datorzkit. Baina ikus dezaket amona egurrezko atetxoa zabaltzen, ikus ditzaket tomate berdeegiak baratzan eta ikus dezaket oilategian oiloren bat edo beste oilo-ohean. Bitxia zen oso oilo-ohearena: niretzat ohea koltxoi, maindire eta almoadazkoa bazen, oiloentzat egur zati bat zelako airean, zer eta zutik egiteko lo! Oraindik ere ulertzea zail egiten zaidan umetako deskubrimendua. Oroi dut arrautzak hartzen genituela bertatik, oiloak purra-purraka uxatu ondoan. Inguru haiek asfaltoak jan zituen aspaldi lotsagabeki eta horregatik lanbrotuko zitzaizkidan umetako oroimenak. Et...
Amona ere urdinaren alde Denbora asko ematen zuen Amonak telebistaren aurrean. Inpresio hori dut nik behintzat: arratsaldetako kulebroiak norbait ikusten egoteak ere aspertzen eta gogaitzen ninduelako akaso. Telebista asko ikusten zuen Amonak, gehigiegi. Nik uste, halere, irratia bezala entzunaz ikusten zuela gehiago telebista, puntua egiten, tertulian noiz gerturatuko norbait... Pilota partidak ikusten jartzen zuen gogoak harritzen ninduen gehien hala ere. Askotan nik ere ez bainuen ikusten pilota non eta nondik zebilen. “Ni urdinaren alde” esanda ez dakizue ze intentsitatez bizi zituen...
Zabale eta ikusmena aipatzean gogoratua. Igande arratsaldean izango zen gehienbat. Amona lagunekin esne basoa hartzera aterako ez bazen, eta ez dut uste oso zalea zenik, gurekin joaten zen Usurbilgo Zabale baserrira arratsalde pasa. Furgoneta bidaia luzeaz kexatzeari utz niezaion, Amonak proposatzen zidan jolasaz gogoratzen naiz. Sinplea zen oso. Bakoitzak kolore bat aukeratu behar zuen eta kolore horretako kotxe gehiena gurutzatzen zituena: txapeldun! Amonak irabazten zuen beti jolasean. Nik beti urdina aukeratzen nuelako ote? Baina biak irabazten genuen bidaian. Usurbil bide estu eta bih...
Dastamena usaimenarekin estu loturik dago eta ikusmearekin ere bai. Platera bat begiekin eta sudurrarekin jaten da, ahoarekin baino askoz lehenago. Gure Aitak zioenez Amonak oso zuen usaimen txarra. Edo gehiago oraindik. Ez zuen usaimenik. Bueno eta ikusmenaz ere, ezin esan begi katalejo haiek gabe gauza askorik ikusten zuenik. Bi pasadizo datozkit gogora honen harira. Bat usaimenari dagokiona. Oroi dut Amonak mutil kozkorretan hortzak garbiarazi eta kolonia eskukadez erdi bainatzen ninduela, “apain-apain”. Ikusmenari dagokio bigarrena. Zabalen familia osoak izeba Marikarmenekin atera ge...
Baina horrek ez du diabetearekin zerikusirik (aurreko atalari erreferentzia eginez). Uste dut gutxienez. Azukrearekin baino. Kontatu dut amonak xuguxak ematen zizkigula, erdi ezkutuan eta beste inork ez ikusteko moduan gehienetan. Baina ez xuguxak soilik, beste karamelo asko ere bai. Uste dut guretzat baino beretzat izaten zituela goxokiak beti eskura, txaketan, batako poltsikoan... Eta ongi disimulatu arren nabari zitzaiola noizik eta behin goxokiren bat ari zela goxatzen. Droga gogorra azukrearena. Bizitzaren magiaz ilusionatzen ikastea dela inportantea irakurri nion bati. Hori eta debeka...
Diabetikoa zen Amona. Laugarren pisuan, ezkerrean, bizi ginen gu, Izeta Plaza hirugarrenean eta Amona osaba Andresekin batera hirugarren pisuan ezkerrean. “Imanol esaiok hau Amonari, edo eramaiok beste hau Amonari edo junai bera ta ekarri zak halako”. Amak bidaltzen ninduen sarri eta nik kontra eginagatik joan egin behar izaten nuen. Orduko oroimen flashak usain eta guzti iristen zaizkit oraindik: bazkal garaian edo bazkaldu berritan, osaba Andres mahaian periodikua letzen eta amona garbiketan edo txukunketan. Biak sukaldean. Eta oroimena fre...
Paseatzea erabaki dut gaur, myspacen zehar paseatzea. Markinatik abiatu eta Gasteizera heldu naiz, handik Madrilera. Madrilen musika pixkat entzun ostean, etxerako bidea hartu dut: itzulerako bidea desberdina izan da; joanekoan bisitatu ditudan herriak albo bater utzi eta beste herri desberdin batzuk igaro ostean Gasteizen nengoen berriz ere. Ibilaldi luze bezain eder horretatik goseaz gain, beste gauza bat ere ekarri dut etxera: gogoeta luze baten murgildu nauen artikulua, zein Cicatriz izeneko herrian aurkitu dudan eta Dajjalek idatzita dagoen. Hemen jarriko dizuet irakur...
Iraun duen bitartean... baina agian iritsi da, iritsi da hau eteteko unea. Quiero y no puedoa albo batera uzteko unea eta esperientzia berri bati ekiteko unea. Erabakia sendotzen ari da. Arriskatu beharra. Bidegurutzeetan hori gertatzen da bidea zein den ez dakigunean. Zirt edo zart: bat hartu behar. Logikak eta buruak esaten didana esan didate maite nautenek. Burua eta bihotzaren kontra doa kontzientzia. Ala agian ez da kontzientzia, agian beldurra da. Baina aitxitxak esaten zidan moduan, el que come y caga fuerte no tiene miedo a la muerte. Bat sutan jartzen bazait, ni lasai. Sua beti itz...
Si pudiera ser el viento que rompe las olas.Si pudiera ser la luz de un rayo de sol.Si pudiera ser el sonido de las cuerdas vocales.Si pudiera ser la roca de la montaña más alta.Si pudiera ser el latido del corazón más sincero.Si pudiera...te susurraría al oído y te diría lo mucho que te quiero.
Leihotik lehenengo begirada eman eta mendia ikusten dut. Noiz arte izango da horrela? Urteak aurrera doazen heinean etxeek gero eta gehiago okupatzen dute. Etxeak gero eta gorago daude. Basoa gero eta laburragoa da. Lurra, hare bihurtu da. Harea, adreilu. Adreiluak, etxe. Etxeak, auzo… Zein da gizakiaren muga? Zein da Lurrak ordaindu beharko duen prezioa, eta ondorioz guk jasango duguna. Hau baldin bada gizakiaren erosotasuna, nik ez dut erosotasunik merezi.
Azken aldi honetan gori gori dagoen gai batekin natorkizue gaurkoan. Eutanasia, hain zuzen ere. Amarauna miatzen, aurkitutako blog baten erreferentzia hemen ezartzea merezi duela uste dut.Orain dela egun batzuk hildako Jorge León Escudero pentaplejicoaren gogoetak isladatzen ditu Lucas S.-k bere blogean. Idazleak adierazten duen bezala, esperantzarik gabeko hitzak,...Erantzunak? asko italianoz, gazteleraz,...Lehenengo lerroak badira ere, irakurri, bizitzaren ikuspuntu ezberdin baten gogoeten aurrean aurkituko zarete.Hona hemen adibide bat:-¡Eso no. No te mates! -¡¡¡¿pero ¿es que estoy vivo?...
Kaixo Jon!!!!Zer moduz Eibar aldetik? Ni oso ondo nabil ...Horrela hasi ohi ziren eskutitzak garai batean. Gaur egun eskutitzak idazteko ohitura asko galdu egin dela esan daiteke. Teknologia berriak dira honen errudun. Posta elektroniko bidez bidaltzen diren mezuak direla, SMS madarikatuak direla, bat-bateko mezu jario bidezko elkarrizketak (MSN),... Denetarik dago.Gaur aritu naiz armairuan gordeta neuzkan eskutitz batzuei hautsa kentzen, eta horiek daukate horiek istorio eta historia... Nere uste apalean, eskuz idatzitako mezu batek ordenagailuz idazten den edozerk baino balio handia...
Analisia: ETAren suetenaPelota Espainiako (edo Espainia eta Frantziako) Gobernu(et)an dagoela esaten dutenek ETAren nahia interpretatu dutela uste dut. Nire ustetan, orain ere guztiek dute zeresana, eta baita zeregina ere. Ez dut zalantzarik Madriletik gobernatzen dutenek izugarrizko ardura dutela, baina momentu hau historiarako inflexio puntu bat izan dadin denok eman behar dugu gure zatia. Arrazoirik ez zaie falta ETAren aktibitate krudelaren biktima izan direnei, esaten dutenean haien sufrimentua ezin dugula ahaztu. Errespetu falta litzateke, errurik gabe hil diren politikari, polizia,...
Ama...kotxea hartu eta kalera atera naiz. Gogoratu nintzen zuk esandakoaz. Alkoholik ez erateko, mesedez eskatu zenidan. Horrela egin nuen, nire buruaz harro sentitu nintzen. Erabaki egoki bat hartu nuen.Azkenean gaua bukatzear zegoela etxera itzultzeko ordua iritsi zen. Egoera onean egon gabe genteak kotxea hartzen zuela ikusi nuen. Hala ere, nire kotxerako bidea hartu nuen etxera lasai iritsiko nintzenaren ziurtasun osoz. Ama, ezin dut sinetsi! Bidearen erdian lurrean etzanda nago eta polizia baten ahotsa besterik ez dut entzuten: "Kotxeko gidaria mozkorra zihoan"Ama, hain da ahots ...
Batzutan ohetik alferkeriaz jeikitzen gara, lo gutxi egin dugulako edota aurreko gauean edandako sagardo guztia buruan dugulako. Badaude beste egun batzuk ohartzen zarela ohetik jeikitzeak ez duela ezertarako merezi izan. Euria ari du, pertsiana zabaldu bezain laister leihoak buzti dira. Fresko dago. Eguna ez da ondo hasi. Goizeko 7ak dira eta oraindik egun guztia daukazu aurretik. Eginbehar gehiegirik izan ez arren denborak aurrera egiten du. Lagunek uko egiten dizute. Maite duzun neskak, ez du ezer jakin nahi. Telebistako iragarkia gogoratuz Donutsa jatea pentsatzen duzu. Telefono hotsak...
Eskutik heldutako bikote bat, gozotegi baten aurretik. Gozotegiko erakuslehioan, bihotz formadun tarta gorria. Gozotegiko neskaren mugikorrean, mezu bat: maite zaitut laztana. Mezuaren igorlearen etxean, lore sorta ba; aitak amari, maitasun urte guztiak gogoratuz. Aitaren lantegian, neska batentzat oparia: igorle sekretuak bidalitako bonboiak. Igorle sekretuaren lagun mina, bikotearekin jatetxean afaltzen, eta bertako zerbitzaria, tarteka tarteka, sukaldariaren muxuen bila. Sukaldariak arrebari telefonoz deitu... bere urtebetetzea da. Arreba diskoteka batean dago, bikotearekin, urtebetetzea...
Aurtengo aratosteetan fanfarrian zertaz jantzi erabaki berri dogula dirudi. Eta bestela, momentu honetan badirudi obreroz jantziko garala. Eta obreruak eta obra kontuak buruan, konturatu naiz orain arte erabili izan ditugun erropek bere esanahia ere izan dutela, ez direla mozorroak izan, besterik gabe. Gure identitatearen adierazle ere badirela. 2000. urte amaieran txaranga sortu eta 2001. urtean irten zen lehen aldiz kalera, aratosteetan. Musikari bakoitzak nahi zuen moduan jantzi ta kalera. 16 gazte animoso, bakoitza bere arropajeak gañean jarrita, denak desberdin. Ustekabea izan zen Eib...
4 lagun asko dira, esku bakar bateko hatzaparrak nahikoa baino gehiago badira zenbat lagun dauzkagun zenbatzeko.4 aste asko dira, hilabete baten barruan ez baitzaigu beste aste osorik geratzen.4 logela asko dira, etxe batean 4 pertsona bizi bagara.4 talde asko dira lehen mailara igotzeko, guztira 3 igo badaitezke.4 seme-alaba asko dira, guztiak elikatu behar badituzu.4... 4 asko da. Baina gainditzeko beste bat behar duzunean, ez da asko, da asco.
Rimak ahaztu eta zuganako maitasunean murgildurik tximeleta bat agertu zait eta erakutsi dizkit hegoak. Kolorez betea du gorputza, kolorez betea bizitza.Tximeleta hegan dabil, lore artean pozik, askatasunaz gozatuz, beste izakioi enbidia emanez. Nik ere tximeleta nahiko nuke izan. Galdetzen diot nere buruari zergaitik tximeleta bizi den hain pozik, eta entzun izan balit bezala, etorri eta esan dit egun bakarrerako jaioa dela, kolorez beterik datorrela, eta biharko egunik ez dagoela. Gaur dela dena. Biharamuna ez duela ezagutuko. Ni ere behin bizitzeko etorria naizela bizitzara, eta ia zerta...