Amonaren Magalean. 5.Ni urdinaren alde

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-05-23 10:42
4

Zabale eta ikusmena aipatzean gogoratua. Igande arratsaldean izango zen gehienbat. Amona lagunekin esne basoa hartzera aterako ez bazen, eta ez dut uste oso zalea zenik, gurekin joaten zen Usurbilgo Zabale baserrira arratsalde pasa.

Furgoneta bidaia luzeaz kexatzeari utz niezaion, Amonak proposatzen zidan jolasaz gogoratzen naiz. Sinplea zen oso. Bakoitzak kolore bat aukeratu behar zuen eta kolore horretako kotxe gehiena gurutzatzen zituena: txapeldun! Amonak irabazten zuen beti jolasean. Nik beti urdina aukeratzen nuelako ote? Baina biak irabazten genuen bidaian. Usurbil bide estu eta bihurria errazago, entretenituta pasatzen genuelako.

majanekua

majanekua 2007-05-24 07:09 #1

azken portuko 6. pixuko balkoian jarrita, "aukeratu kotxe kolore bat" esaten zuen amonak... berak irabazten zuen beti, txuria aukeratzen baitzuen!

Nagore

Nagore 2007-05-24 07:58 #2

Gaur heltzen dira edo iritxita egongo dira ya gure ezko berriak eta eha gaur gauean zer kontatzen diguten eta eha ze argazki ipintzen dizkigun gure informatiko honek. Eha oraingo ontan ere bere oskarrararen ohore egiten digun.

Muxu danoi eta ondo bukatu astea.

Nagore

P.D. Nik ere ez zuen amonakin baino jolasten nuen kotxe kolore horietara, nik ere askotan irabazten nuen gorria edo beltza elejitzen nituelako beti.

IRA

IRA 2007-05-24 18:05 #3

Nik aukeratzen nuen kotxearen kolorea NARANJA izaten zen. Agian horregatik eman eta emanean nabil korrikan eta txapelak bilduan, inoiz amonarekin kotxetara jolasean irabazi ezin izan nuelako!

6.pisuko balkoiaren barra arteko errepide-ikusmira hura oroitzen dut oraindik orain...aurreko erreka puska eta parketxuko zuhaitz negartia. GAur egunean denak zementupean hilobiratuak.

6.pisuko balkoi hartatik jaurtitzen genituen paperezko abioiak ere oroitzen dittut. Amak enkargutatik bueltan bildu behar izaten zituenak lotsaren lotsaz...paperezko abioiak egiten onena Agosti zen! (etxeko injienierua txiki-txikitatik)...idazten ikasi genuenean abioiaren hegalean mezuak idazten hasi giñen hirurok...zein baino zein frikiagoa....orduak debekatu zigun amak joko hura...oraindik orain , paperezko hegazkin mezudun horiek hegan dabiltza libreki...
Begiratu zerurat...

Uip, Gorka eta Ianireren hegazkiña bueltan da ta zeuuuuuu goitik!
Hor goian zoaztela jaso, mesedez, txikitan jaurti genituen eta orain zuek alboan dittuzuen gure paperezko hegazkinak! :-)

agosti

agosti 2007-06-04 12:00 #4

guk idatzitako paperezko hegazkin denak ez dabiltza hegan Ira ... bat beheko bizilagunari joan zitzaion behintzat ...

Utzi iruzkina: