Kategoria: amona
(ahotsari musika pixkat jarriz irakurri) Kilker hegalari bát, Basora joan zén, Txotxongilo funtzioa ikústérá. Autobusean zelá, Ixkin-ixkiñeán, Ahots desesperatu 1 entzún zúén. Kaiola bateán, Eguzki printzen arteán… Kaiola bateán, Eguzki printzen arteán…. Kaiola bateán, Eguzki printzen arteán…. -----------ZER????? Olegarioren Amona Mantalgórríá
Gure Azken Portuko lokalean dago zintzilik. Uste dut Aitak jarri zuela. Eta lokalera sartu-irtenean dabiltzan askori oharkabean pasako bazaie ere han dago koadroa. 95ekoa da. Urtarrilaren 15ekoa, edo Amonak esango lukeen moduan ilbeltzekoa. Ze, gogoratzen al zarete noizkoa zen amona? Urtarrilekoa zela badakit eta oso oker ez banago 9koa. Eta inguru horretan famili bazkaria egiten genuen Galtxagorrin. Eta han biltzen ginen izeba-osaba-lehengusuak. Eta 95ean bertso batzuk egitea okurritu zitzaidan Amonari. Bertsoak egin eta Gorettiri deitu nion. “Ei Goretti, nere zakur letra baino askoz dotor...
Amonaren magalean nago eserita. Ápatxo! Umetako beste oroimen bat da, irudirik gabeko argazkia, sukalde usaina amantal urdinean eta nire iztarrak amonarenaren gainean. Inoiz ez naiz hazten argazki horretan. Ume alaia naiz, maleziarik gabea eta bihotz gabekoa. Betirako. Peter Pan bezala. Nola ekarri hitzetara amonaren magalak, ikusi ez baina senti dezakedan argazki horretan sortzen didan xamurtasuna, bihotz betea. Nola esan zuei niretzat amona huraxe zela, edo argazki horren sentimenduak direla gorde nahi izan ditudan bakanetakoak. Zertarako izan oroimen ozpinak, azukre pixka batekin dena g...
Oroimen lanbroak datorzkit. Baina ikus dezaket amona egurrezko atetxoa zabaltzen, ikus ditzaket tomate berdeegiak baratzan eta ikus dezaket oilategian oiloren bat edo beste oilo-ohean. Bitxia zen oso oilo-ohearena: niretzat ohea koltxoi, maindire eta almoadazkoa bazen, oiloentzat egur zati bat zelako airean, zer eta zutik egiteko lo! Oraindik ere ulertzea zail egiten zaidan umetako deskubrimendua. Oroi dut arrautzak hartzen genituela bertatik, oiloak purra-purraka uxatu ondoan. Inguru haiek asfaltoak jan zituen aspaldi lotsagabeki eta horregatik lanbrotuko zitzaizkidan umetako oroimenak. Et...
Amona ere urdinaren alde Denbora asko ematen zuen Amonak telebistaren aurrean. Inpresio hori dut nik behintzat: arratsaldetako kulebroiak norbait ikusten egoteak ere aspertzen eta gogaitzen ninduelako akaso. Telebista asko ikusten zuen Amonak, gehigiegi. Nik uste, halere, irratia bezala entzunaz ikusten zuela gehiago telebista, puntua egiten, tertulian noiz gerturatuko norbait... Pilota partidak ikusten jartzen zuen gogoak harritzen ninduen gehien hala ere. Askotan nik ere ez bainuen ikusten pilota non eta nondik zebilen. “Ni urdinaren alde” esanda ez dakizue ze intentsitatez bizi zituen...
Zabale eta ikusmena aipatzean gogoratua. Igande arratsaldean izango zen gehienbat. Amona lagunekin esne basoa hartzera aterako ez bazen, eta ez dut uste oso zalea zenik, gurekin joaten zen Usurbilgo Zabale baserrira arratsalde pasa. Furgoneta bidaia luzeaz kexatzeari utz niezaion, Amonak proposatzen zidan jolasaz gogoratzen naiz. Sinplea zen oso. Bakoitzak kolore bat aukeratu behar zuen eta kolore horretako kotxe gehiena gurutzatzen zituena: txapeldun! Amonak irabazten zuen beti jolasean. Nik beti urdina aukeratzen nuelako ote? Baina biak irabazten genuen bidaian. Usurbil bide estu eta bih...
Dastamena usaimenarekin estu loturik dago eta ikusmearekin ere bai. Platera bat begiekin eta sudurrarekin jaten da, ahoarekin baino askoz lehenago. Gure Aitak zioenez Amonak oso zuen usaimen txarra. Edo gehiago oraindik. Ez zuen usaimenik. Bueno eta ikusmenaz ere, ezin esan begi katalejo haiek gabe gauza askorik ikusten zuenik. Bi pasadizo datozkit gogora honen harira. Bat usaimenari dagokiona. Oroi dut Amonak mutil kozkorretan hortzak garbiarazi eta kolonia eskukadez erdi bainatzen ninduela, “apain-apain”. Ikusmenari dagokio bigarrena. Zabalen familia osoak izeba Marikarmenekin atera ge...
Baina horrek ez du diabetearekin zerikusirik (aurreko atalari erreferentzia eginez). Uste dut gutxienez. Azukrearekin baino. Kontatu dut amonak xuguxak ematen zizkigula, erdi ezkutuan eta beste inork ez ikusteko moduan gehienetan. Baina ez xuguxak soilik, beste karamelo asko ere bai. Uste dut guretzat baino beretzat izaten zituela goxokiak beti eskura, txaketan, batako poltsikoan... Eta ongi disimulatu arren nabari zitzaiola noizik eta behin goxokiren bat ari zela goxatzen. Droga gogorra azukrearena. Bizitzaren magiaz ilusionatzen ikastea dela inportantea irakurri nion bati. Hori eta debeka...
Diabetikoa zen Amona. Laugarren pisuan, ezkerrean, bizi ginen gu, Izeta Plaza hirugarrenean eta Amona osaba Andresekin batera hirugarren pisuan ezkerrean. “Imanol esaiok hau Amonari, edo eramaiok beste hau Amonari edo junai bera ta ekarri zak halako”. Amak bidaltzen ninduen sarri eta nik kontra eginagatik joan egin behar izaten nuen. Orduko oroimen flashak usain eta guzti iristen zaizkit oraindik: bazkal garaian edo bazkaldu berritan, osaba Andres mahaian periodikua letzen eta amona garbiketan edo txukunketan. Biak sukaldean. Eta oroimena fre...
Asko gustatzen zaizkit xuguxak. Asko gustatzen zaizkit Amonak ematen zizkidalako zintzua mutila esanda, banaka, noizbehinka. Eta nik 2 garaipen ospatzen nituen: xuguxaren zaporeak sortutako plazerarena eta mutil zintzoa izatearena. Gogoan dut nola behin, inoiz ez bezala, 2 xugux eman zizkidan. Bat niretzako zen eta bestea Agostirentzako. Segituan jan nuen nirea eta bigarrena poltsikoan gorde. Ez naiz oroitzen Agosti arratsaldean berean zen etortzekoa edo hurr...
Amonari egindako grabaketa bat zegoela jakitean poztu egin nintzen batetik eta sumindu bestetik, grabagailua askotan izan nuelako eskura baina inoiz ez nuelako Amonaren hitzik grabatu. Izango nuen beste zeregin garrantzitsuagoren bat, adibidez, ohean etzanda egotea sabai zurian lurralde exotikoak irudikatzen, adibidez, kalera irten eta beti notizia berak dakartzan egunkariak leitzea kafe eta ke arteko tabernetan. Orain, garrantzitsua amonarekin (grabadorarekin edo gabe) hizketan egin ez izana iruditzen zait, sabai zuri eta periodikoen...