Amonaren magalean. 1.Xuguxak ahoan bezala urtzen da denbora

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-04-24 14:57
3

Asko gustatzen zaizkit xuguxak. Asko gustatzen zaizkit Amonak ematen zizkidalako zintzua mutila esanda, banaka, noizbehinka. Eta nik 2 garaipen ospatzen nituen: xuguxaren zaporeak sortutako plazerarena eta mutil zintzoa izatearena.

Gogoan dut nola behin, inoiz ez bezala, 2 xugux eman zizkidan. Bat niretzako zen eta bestea Agostirentzako. Segituan jan nuen nirea eta bigarrena poltsikoan gorde. Ez naiz oroitzen Agosti arratsaldean berean zen etortzekoa edo hurrengo egunera arte gorde beharko nuen edo xugux urdina ikastolara eramango niola hitz eman nion. Kontua da jan egin nuela, azukrea tentagarria delako oso. Total, Agostik ez zuen ezer jakingo!

Agostik ez baina Amona Joxepak bai. Ze, Agosti gurera etorri bezain pronto galdetu zion Imanolek xuguxik eman zion. Ze xugux? Agostik. Ze xugux Imanol? Amonak niri. Eta orduan, nire memoriaren liburuan betirako inprimaturik geratu zen xugux urdin haren zapore erantsia, zer erantzun jakin ezaren inpotentzia eta mutil zintzoa ez izatearen kastigua.

Agostik biktimaren ordaina jaso zuen (bi xugux) eta mutil zintzoaren tituloa. Eta nik ezin izan nuen nire bekatua goxatuko zuen xuguxik lortu. Gaur arte iraun dit penitentziak.

(Besterik bidali ezean nik argazki honekin jarraituko diat, :-P)

majanekua

majanekua 2007-04-26 07:55 #1

Ai imanol! horrelako zenbat kontu ote ditugu gure memorian gordeak! gure etxean Agosti zuen maiteen amonak, Iratxe kasik "gorroto" zuela esatera atrebitzen naiz, eta ni ba... en fin, zaharrena izanda enintzela bere besoetakoa eta, enintzen inoiz bete-beteko biloba izan. Zaharrena, hori bai, eta lagunei HARRO esaten zien, "hauxe da nire biloba zaharrena, beste hemezortzi ditut atzetik". Amonak berrogehita hamar pezeta ematen zizkion Agostiri, eta berrogehita hamar Iratxe eta niri hogehita bosnatan zati genezan. Mailaka jokatzen zue, ez dakit zu zein mailatan zinen berarentzat, baina Iratxerenetik gertu ez ote zinen otu zait. Amonaren jokuan erori zinen, haur zinela, amonaren xuguxaren eta paxientxien jokuan. "Eman bat Agostiri eh?" eta Joxepak JAKINGO ETZUEN BA, HAUR BATEK TENTAZIOAN ERORITA BIAK JANGO ZITUENIK??...ai, ai, ai... halakoxea huan gure Joxepa! kariƱoz oroituko dugu.

IRA

IRA 2007-04-26 19:46 #2

Iml,
Hire testua irakurri bezain pronto bizipenak bulkadan jauzika jarri zaizkit hemen barrenean...

Desio genituen, bai...denok Amonaren xuguxak, paxientxiyak eta azukre koxkorrak...garai modernoagoetara igarota, marrubizko txikleak baita...

Gure etxean goxokiak asteburutan soilik izaten ziren...eta tira, amonaren kuxiti hauek astegunetan erortzen zirela jakinda...korrika batean hurbiltzen ginen Joxeparen alborat! hau gure bixipoxa!

Gorettik esanari jarraipena emanez...hara bat-batekoan kontu gehiago:
1.GO BULKADA: txikle bi, bat osoa Agostirentzat eta bestea ahizpa eta biontzat erdibana ...zorteduna ni!
Inoiz baino gehiagotan niretzat ez baitzen txiklerik izan, nahiz nire anai arrebak murtxika txaun-txaun arittu...

1.DIOT NIK: hirugarrena, edo nirea osoa, amonak jaten zuen, ..nahiz diabetika izan! :-)

2.GO BULKADA: "Zenbat urte dituzu, Goretti?"-amonak gorettiri. "10 urte amona"...eta amonak 10 paxintxi emango zizkion Gttiri...
"Zenbat urte dituzu zuk, Agosti?" -amonak Agostiri nahiz eta Gorettiren atzetik, ilarako hurrengoa, ni izan ..."8 amona"..."1,2,3,4,5,6,7,8,8,8,8,8,8,..."
"Zenbat urte dituzu ba zuk, IRatxe?"..."9 urte amona"..."aber ba, aber iristen diren zuretzat...1,2,3, eta 4. Nahikoa duzu eh? Itxi egingo dugu galleta paketea hurrengorako...Agosti, eramazu sukaldera...".

2.DIOT NIK:  Imanol, hik eman gabeko xugux harengatik izan ote zen
amonak Agostirengan zuen emanbeharraren emanbehar pultsu hori? je,
je...

3.GO BULKADA: Helduaroan axukre koxkorrak jaten jarraitzen dut nik...ene lagunen fliperako..kafetegietan kroxkrox jaten dittut gustora askoan...

3.DIOT NIK: nik uste, amonak niri eman gabe utzitako haiek guztiak direlakoan edo...oraindik jan behar dittudala pila! :-D

4.GO BULKADA: Amonak, bi eskuak itxita eta bizkar atzean izkutatuta. Aurrean bi biloba, Agosti eta ni...
-"Non dago xuguxa?"-amonak guri, bi eskumutur itxiak muturraren aurrera aterata.
-."Hemen!"-erantzun dut bixi bixian ezkerreko eskua seinalatuz. Inoiz asmatzen ez, ...baina orduan bai..orduan agian bai...
Amonak bi esku mutur itxiak elkar gurutzatu, berriz bira erdi, gora eta behera gero, bizkar atzera berriz eta bueltan nire begien parez pare eskua zabaldu du. HUTSA!.
-"Tori Agosti"-beste eskua zabalduz xuguxa eman dio.

4.DIOT NIK: Joko hura gorroto nuen, inoiz ez bainuen asmatzen!...helduaroan zori-jolasak gorroto dittut, joko mota hauekiko nire abilezi eza sinisturik! :-0...probatzen hasi beharko dut ba...agian inoiz nire patua aldatuko da...

5.BULDAKA: Ahate malformatu batzuk gantxiloan erdibidean amaitzeke utzita aldegin zuen gure amonak zerurat.
Amak niri eman zidan: "...amona ixilean zuretzat egiten ari zen tapetea, Iratxe". Inoiz ez nituen amaren hitz haiek sinistu.
Halere, egia bailitzan hartu nuen oraindik amonaren epela sentitzen nuen tapete bukatugabe hura eskutan...gaur da eguna nire altxorren artean jasoa dudala.

5.NIK DIOT: Niri tapetea amaitzeko hari bila aldegin zuen amonak gure artetik...laster omen da itzultzekoa.

agosti

agosti 2007-04-30 12:03 #3

ai ... imanol!!

amona Joxepa ez huan ez horren erraz engainatuko! baina ... ez huan kasu hura lehen aldia ezta azkena izango horrelakorik egin hidana ... mmm ... zenbat xugux zor dizkidak? :)

beste gai baten inguruan:
... asteburu honetan amarekin hizketan ihardun nintzen nola aitona Hilariok soldaduzkan planoak marrazten zituen general batentzat edo ... soldaduzkan ala gerran zen? horren inguruan norbaitek informazio gehiago ba al du? zerbait ba al dakizue? izan ere, amak komentatzen zituen detaile batzuk nolabait kuriosoak ziren ... puzzlea guztiz osatu gabea, nolabait esateko.

agosti

Utzi iruzkina: