Amonaren Magalean. 6.Ni ere urdinaren alde

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-05-30 14:53
1

  1. Amona ere urdinaren alde

Denbora asko ematen zuen Amonak telebistaren aurrean. Inpresio hori dut nik behintzat: arratsaldetako kulebroiak norbait ikusten egoteak ere aspertzen eta gogaitzen ninduelako akaso. Telebista asko ikusten zuen Amonak, gehigiegi. Nik uste, halere, irratia bezala entzunaz ikusten zuela gehiago telebista, puntua egiten, tertulian noiz gerturatuko norbait... Pilota partidak ikusten jartzen zuen gogoak harritzen ninduen gehien hala ere. Askotan nik ere ez bainuen ikusten pilota non eta nondik zebilen. “Ni urdinaren alde” esanda ez dakizue ze intentsitatez bizi zituen partidak. Kontua entretenitzea zelako akaso, eta beste arratsalde bat hiltzea.

Guk sarri egiten dugun moduan:

Azken modako antiojuekin joaten gara hondartzara

kioskoetako azken aldizkariekin

ofertarik gabeko txankletekin

zetazko toallak jantzita.

Eta hartzen dugu eguzki beroegia

lo behartuan,

hitz egiten dugu olatuen aparraz,

musean jolasten karta markatuekin.


Umeek ur izkinan egindako

hondarrezko gazteluak erortzen diren bezala,

hiltzen ditugu arratsaldeak

ekainaren amaieran.

agosti

agosti 2007-06-04 12:02 #1

ta amonak zergatik maite zituen horrenbeste pelota partidu eta txirrindulari lasterketak ??? :)<br />


Utzi iruzkina: