Amonaren Magalean. 8.Zen
Amonaren magalean nago eserita. Ápatxo! Umetako beste oroimen bat da, irudirik gabeko argazkia, sukalde usaina amantal urdinean eta nire iztarrak amonarenaren gainean. Inoiz ez naiz hazten argazki horretan. Ume alaia naiz, maleziarik gabea eta bihotz gabekoa. Betirako. Peter Pan bezala.
Nola ekarri hitzetara amonaren magalak, ikusi ez baina senti dezakedan argazki horretan sortzen didan xamurtasuna, bihotz betea. Nola esan zuei niretzat amona huraxe zela, edo argazki horren sentimenduak direla gorde nahi izan ditudan bakanetakoak. Zertarako izan oroimen ozpinak, azukre pixka batekin dena goxatu daitekeenean?
Gogoratzen duguna gara eta gogoratzen ez duguna ere bai.
Peter Pan bezala.
Iruzkinak
iml 2007-06-14 07:27 #1
Joe, Gorka, hoi dek argazkiya jarri diakena! Mejoratzen ai gattuk. Ona ta dana emateiyat...<br /><br />
majanekua 2007-06-18 07:36 #2
Amonaren magalean egotearen gogorapen eta argazkirik ez, baina buruan ditudan oroitzapen txiki guztiak dira azukre koxkor niretzat.
Utzi iruzkina: