Amonaren Magalean. 7.Institutu berriko saskibaloi pista
Oroimen lanbroak datorzkit. Baina ikus dezaket amona egurrezko atetxoa zabaltzen, ikus ditzaket tomate berdeegiak baratzan eta ikus dezaket oilategian oiloren bat edo beste oilo-ohean. Bitxia zen oso oilo-ohearena: niretzat ohea koltxoi, maindire eta almoadazkoa bazen, oiloentzat egur zati bat zelako airean, zer eta zutik egiteko lo! Oraindik ere ulertzea zail egiten zaidan umetako deskubrimendua.
Oroi dut arrautzak hartzen genituela bertatik, oiloak purra-purraka uxatu ondoan.
Inguru haiek asfaltoak jan zituen aspaldi lotsagabeki eta horregatik lanbrotuko zitzaizkidan umetako oroimenak. Eta ni gure amonaren baratzari gaurko zein kale edo etxe galipotatu dagokion asmatu nahian ibili naiz. Institu berriko saskibaloi pista akaso? Eta behinola, landatutako tomate landarea zirrikituren batetik noiz irtengo egon naiz amonaren baratza zehatz-mehatz non zegoen jakiteko eta bat-batean urrutira, mugimendu gorrixka bat atzeman dut, torpea, eta une batez pentsatu dut, umetan amonaren eskutik jaten eman nion oiloren bat izan zitekeela urrunetik zelatan, oroimen lanbrotuak argitzera etorrita edo iraganetik zelatan adar joka gerturatua, oraina ere deformatzeko.
Iruzkinak
epetxepe 2007-06-13 07:58 #1
erantzuna
epetxepe 2007-06-13 07:59 #2
<p>Dirudienez arazoak, erantzunean sartu nuen maparekin suertatu dira. </p>
<p>Mapa zuzenean mezuan sartuko dut. </p>
<p>Barkatu eragozpenak, egingo ditut gero proba gehiago.</p>
<p>Aio Pelayo!</p>
Utzi iruzkina: