Amonaren Magalean. 9.Hirurogeita hamazazpi
Gure Azken Portuko lokalean dago zintzilik. Uste dut Aitak jarri zuela. Eta lokalera sartu-irtenean dabiltzan askori oharkabean pasako bazaie ere han dago koadroa. 95ekoa da. Urtarrilaren 15ekoa, edo Amonak esango lukeen moduan ilbeltzekoa. Ze, gogoratzen al zarete noizkoa zen amona? Urtarrilekoa zela badakit eta oso oker ez banago 9koa. Eta inguru horretan famili bazkaria egiten genuen Galtxagorrin. Eta han biltzen ginen izeba-osaba-lehengusuak. Eta 95ean bertso batzuk egitea okurritu zitzaidan Amonari. Bertsoak egin eta Gorettiri deitu nion. “Ei Goretti, nere zakur letra baino askoz dotoreagoa da zurea eta pasako dituzu nire hitzak zure eskutik?” Kontua da 95ean egin nizkion bertso haiek Gorettiren letrarekin gure lokalean daudela zintzilikaturik koadro batean. Ez dira kristoren bertsoak, baina nireak dira eta neurri batean gureak ere bai. Ze bazkaritara joan ginen guztion firmak ere bertan daude. Aurkitzen ez dudan firma bakarra nirea da baina bueno... 95ean nola firmatzen zenuen jakin nahi duzula? Amonak ondo gordea izan zuen bale famatuaren hezurra ikusi nahi duzula? Ba pasa Azken Portuko lokaletik eta elkarrekin kantatuko ditugu bertsoak bale hezurra eskutan.
Amona
(habanera doinuan Midian)
-1-
Amona gaitzat hartuta
bertso batzuk ditut jarri
bazkarian elkartzeko
mezua pasa elkarri
oroitzapenak berritzen
saiatu buru-belarri
zure aurrean sekula
ez da inor egon larri
zurekin hitz egitea
atsegin zait izugarri
irrifarreak laztantzen
du zure matraila sarri
deskribapen motxa baina
zuregana det ekarri
Lizasotarren eredu
Epeldetarron oinarri.
-2-
MARIA TERESA jaioaz
lehenengo poza biziak
gero ANTXONen negarrak
ez ziren izan luziak
hirugarren HILARIO
aurreko biak haziak
etxeko mimatuena
sortu hurrengo jauziak
ANDRESen ondoren berriz
bi dama guztiz bitxiak
MARIJE eta BEGOÑAK
sortutako luiziak
seirek estali zituzten
bizitzaren desgraziak
fruitu onak eman ditu
erein zenuen haziak
-3-
Zu zera epeldetarron
senide denon eguzki
bizitzak zer ikasia
eman dizu seguraski
gaur egun seinalatua
gozatzeko nahiko asti
oparitu dizkizute
aterkia eta janzki
baina opariak hartu
gure maitasun ta guzti
eta gainera musu bat
guztion partetik noski!
Segi ezazu aurrera
zorionaren narrazti
ondo bete baitituzu
hirurogeita hamazpi.
Iruzkinak
epetxepe 2007-06-20 20:17 #1
Ñoo Manolito, hemen akordatze gintuan bertso horiekin. Pentsa zak Ianirek (behin amonaren meza ostean joan gintuan hamaiketakoa itea) esan ziak, bai hor sarreran eskubitan postian zeona,...
Ah firmak ikustea animatze nauk ni, betiere hamaiketako bat baziok tarteko,... ("A mi, ni me va ni me viene, pero poorrr comentarlooo,...")
:-P

majanekua 2007-06-21 10:44 #2
Bua! enitzan akordatzen!!!!... latza geo!!!!.... ikusi nahiko nuke nik orri hoi bai!
Utzi iruzkina: