Amonaren magalean. 0. Agurra
Amonari egindako grabaketa bat zegoela jakitean poztu egin nintzen batetik eta sumindu bestetik, grabagailua askotan izan nuelako eskura baina inoiz ez nuelako Amonaren hitzik grabatu. Izango nuen beste zeregin garrantzitsuagoren bat, adibidez, ohean etzanda egotea sabai zurian lurralde exotikoak irudikatzen, adibidez, kalera irten eta beti notizia berak dakartzan egunkariak leitzea kafe eta ke arteko tabernetan. Orain, garrantzitsua amonarekin (grabadorarekin edo gabe) hizketan egin ez izana iruditzen zait, sabai zuri eta periodikoen aldean.
Horregatik arantza hori atera nahian, amonaz gordetzen ditudan oroimenak papereratzen hasi nintzen. Albuma hartu eta Amona non eta nola agertzen den fijatzen, txuri beltzezko argazki zaharren artean Amonaren begirada aztertzen, oroimena frexkatu eta zer kontatua izan nezan.
Uste dut testu hauek baliagarri izango direla epeldatorron bloga oraindik gehiago freskatzeko ere. Astero testu labur bat bidaliko dut. Asteazkenero. 10 izango dira guztira. Amonaren magalean izena jarri diot bildumari.
Balioko ahal du ahaleginak nire barruak baretzeko batetik, zuek xirikatu eta zuek ere amonaren magalean idazten jartzeko bestetik eta bide batez, zergatik ez, hurrengo afarian oskar sari bat jasotzeko.
Iruzkinak
majanekua 2007-04-18 11:29 #1
IDEIA FRESKO ETA ATSEGINA HIREA. Milaka aldiz entzundako amonaren istorioak ditu nik buruan, oso gustura egoten baikinen berari entzuten. Berekoikeria zer den ederki erakutsi zuen amona hura inork ez genuela oroituko uste izanda ere, inoiz baino gehiago dugu gure izatean. Gure zati haundi izan baita urte askotan. Amona hil zenean burutik pasa zitzaidana: "AMONA JOXEPA ILEZKORRA EZ AL DA BA?, ZER EGINGO DUTE ZARAUZKO HAUR ETA AMONEK ORAIN". Zain niagok Imanol, hire hitz ederren zain... oskarra "kostatakua" izaten duk, ikusiko diagu! ;-)
IRA 2007-04-20 09:06 #2
<p> </p>
<p>Ni, magalean ez baina lurrean exerita ere gustora asko egongo naiz AMonaren istoriak entzuten... </p>
<p>Magalean Amona Joxepak mutilak hartu nahiago du ta... :-D</p>
Utzi iruzkina: