Amonaren Magalean. 4.Mattin zaunkaka
Dastamena usaimenarekin estu loturik dago eta ikusmearekin ere bai. Platera bat begiekin eta sudurrarekin jaten da, ahoarekin baino askoz lehenago. Gure Aitak zioenez Amonak oso zuen usaimen txarra. Edo gehiago oraindik. Ez zuen usaimenik.
Bueno eta ikusmenaz ere, ezin esan begi katalejo haiek gabe gauza askorik ikusten zuenik. Bi pasadizo datozkit gogora honen harira.
Bat usaimenari dagokiona. Oroi dut Amonak mutil kozkorretan hortzak garbiarazi eta kolonia eskukadez erdi bainatzen ninduela, “apain-apain”.
Ikusmenari dagokio bigarrena. Zabalen familia osoak izeba Marikarmenekin atera genuen argazkiaz Amonak egin zuen komentarioa: “ui ze txakur polita dakaen baserrian”. Txakurra seinalatu zuen lekuan zegoena Mattin zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: