Iritsi da unea
Iraun duen bitartean... baina agian iritsi da, iritsi da hau eteteko unea. Quiero y no puedoa albo batera uzteko unea eta esperientzia berri bati ekiteko unea. Erabakia sendotzen ari da. Arriskatu beharra. Bidegurutzeetan hori gertatzen da bidea zein den ez dakigunean. Zirt edo zart: bat hartu behar. Logikak eta buruak esaten didana esan didate maite nautenek. Burua eta bihotzaren kontra doa kontzientzia. Ala agian ez da kontzientzia, agian beldurra da. Baina aitxitxak esaten zidan moduan, el que come y caga fuerte no tiene miedo a la muerte. Bat sutan jartzen bazait, ni lasai. Sua beti itzaltzen da, eta ez diot beldurrik su honek erreko duenari. Nik ez dut txinpartarik botako, nire txinparta horiek itzalita daude eta orain beste zentzu batean doaz, beste zerbaiten bila. Akaso orain da horretarako unea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: