Aupa! Zer moduz?
Kaixo Jon!!!!
Zer moduz Eibar aldetik? Ni oso ondo nabil ...
Horrela hasi ohi ziren eskutitzak garai batean. Gaur egun eskutitzak idazteko ohitura asko galdu egin dela esan daiteke. Teknologia berriak dira honen errudun. Posta elektroniko bidez bidaltzen diren mezuak direla, SMS madarikatuak direla, bat-bateko mezu jario bidezko elkarrizketak (MSN),... Denetarik dago.
Gaur aritu naiz armairuan gordeta neuzkan eskutitz batzuei hautsa kentzen, eta horiek daukate horiek istorio eta historia...
Nere uste apalean, eskuz idatzitako mezu batek ordenagailuz idazten den edozerk baino balio handiagoa dauka. Eskutitz eta mezu pertsonaletaz ari naiz, ez etzi entregatu beharreko lanaren inguruan. Eskuaren erritmoak, pertsona bera definitzen du: une hortako animoa, presaka ote dabilenetz,... mezuan esaten dena benetan egia denetz asmatu daiteke eta guzti.
Ordenagailuz idatziz gero ordea, irakurlearen momentu hortako egoerak papel handia dauka ulermenean. Idazlea, oso ona izan beharko litzateke, mezua behin eta berriro irakurriz anbiguotasunik sortu ez dadin.
Egia esan eztakit blog honetan irakurtzen diren mezuak, behar bezala irakurtzen ote diren ere :-)
Hala ere, norbaiti zerbait esan nahi baldin badiozue, nere aholkua hitzak ahozkatuz erabiltzea da.
Iruzkinak
neretto 2006-04-05 22:18 #1
Gutunek magia berezia daukate, bai. mendeak dira, baina, nire postontzira bankuko oharrak besterik iristen ez direla...
Basajaun 2006-04-06 14:47 #2

Uhmm ez nago baterez ados zurekin. Bidaltzen dizkidaten zenbait e-posta, ez dute eskuz idatzitakoek baino sentimendu, edo berotasun gutxiago. Ni uste dut, eskutitza norena den eta zein egoeratan idatzita dagoen dala garrantsitzuena. Bai paperezko zein ordenagailuzko mezuak, bihotzez idatzitakoak badira, inporta zaizun pertsona batenak eta pertsona horrentzat be garrantzitsua bazara orduan erreztasun berdinarekin bueltatu ahal zaituzte idatziak izan ziren denbora eta eszenatokira. Gehiago esango dut, ziur nago, ordenagailuek eskutitzak alde batera utzi izan ez bazituzten orain esku idatzitako eskutitz bat jasotzean ez zenuela orain hartzen dozun gogo berarekin hartuko. Ordenagailuak eskuzko eskutitzei aire erromantiko bat eman diote. Orain norbaitek ohartxo bat uzten dizunean jada, zerbait magikoa du, baina hori ez da eskuz dagoelako ezta mezua kriston idazle batek idatzi izan duelako baizik eta jada ez-ohizko gauza bat bilakatu delako.

Iritziak kolore askoko ostadar bat dira, espero dut halan hartzea nere ikuspegi hau.

jkortabitarte 2006-04-06 16:29 #3
Pozten naiz iritzi ezberdinak sortu izanaz, horretarako daude horrelako tokiak.

Argibide gisa, idatzitako artikuluan ez dut teknologia berrien aurka jo nahi izan, ezta gutxiago ere. Bestela nondik bisiko ote nintzen ez nuen jakingo.

Nik planteatu nahi nuena zera zen: noiztik ez dezue eskuz idatzitako gutun bat jasotzen? Nerettok dioen bezala magia berezia du eta seguraski, basajaun, zuk aipatzen duzun bezala ez ohiko gauza bat gisa hartzen dugulako izango da.

Milesker denoi zuen iritziak hemen isladatze arren. Segi horrela.

Josu 2006-04-08 01:24 #4
Eskutitz pertsonala
magiaz josirik datorren hegalaria,
animalia lasaia eta basatia,
irribarre eta malkoen sortzailea,
zirrara uholdeen emozio eurite,
kobazuluko eguzki izpi.
Ahaztutako iragana,
ametsetako paper maitemindua.

anonimo 2006-07-21 23:49 #5

E....no!!!

Utzi iruzkina: