Ustekabe, aratosteak eta obrak

josu 1456149891816 Josu | 2006-02-07 00:23
1

Aurtengo aratosteetan fanfarrian zertaz jantzi erabaki berri dogula dirudi. Eta bestela, momentu honetan badirudi obreroz jantziko garala. Eta obreruak eta obra kontuak buruan, konturatu naiz orain arte erabili izan ditugun erropek bere esanahia ere izan dutela, ez direla mozorroak izan, besterik gabe. Gure identitatearen adierazle ere badirela.

2000. urte amaieran txaranga sortu eta 2001. urtean irten zen lehen aldiz kalera, aratosteetan. Musikari bakoitzak nahi zuen moduan jantzi ta kalera. 16 gazte animoso, bakoitza bere arropajeak gañean jarrita, denak desberdin. Ustekabea izan zen Eibarren herrian fanfarre bat zegoela jakitea, gaztetasuna eta freskuraz betea, eta kideen arteko aniztasuna jantzi aldrebesatu eta desberdin horietan azaleratu zuten sortzailleek.



Txorakeria zirudien talde horrek forma hartu zuen, nolabait. 2001ean elkartea eratu zen eta kideon gaztetasuna agerian geratu zen praka motzak jantzi, otsaileko hotzari aurre egin eta kirolzaletasuna aldarrikatuz, futbolistaz jantzirik, pozik asko. Eta pozik heldu zen 2002a. Urte hartan gure arteko elkarkidetza baketsua eta harreman maitekorra azaleratu genituen hippy itxuraz Barakaldoraino helduz.


Momentu alai askok bete zuten urtea eta alaitasun horri kutsu umoretsua eman genion pailasoz jantzirik, 2003. urtean.

Horrela ba, urtero bezala gure kualitateak plazaratuz, pasa dan 2005an ikasle finak ere bagarela demostratu genuen: ez genun aratosteetan jo azterketak zirala eta, baña aurten bai, joko dogu... esan bezela, obreroz.

Bost urte betetzen doguzen kurtso honetan iraganari begiratu eta izan dogun eboluziñoaz jabetzen gara; egin dogun lanak gaurko egunian dakan fruituaz, eta urte hauotan izan doguzen juergak, bilerak, erabaki zailak eta haserreak datozkit burura. Bildur barik etengabe aldatuz juan garala konturatzen naiz, eta ixil-ixilik, auzokideak molestatu barik, etxea etengabe obretan izan dogula ohartu naiz. Ez gara dakagunakin konformatzen eta oin dala bost urte gazte txoro batzuen ametsari bizia ematen jarraitzen dotzagu, egunetik egunera, entsaiotik entsaiora eta urtetik urtera. Eta aurten hori erakutsiko dogu gure koko jantzixekin, normalian baño zarata gehiago egiten, akaso, baña beti moduan fiñ-fiñ gaztiok be ederto antolatzen badakigula demostratuz. Ustekabe obretan dago, eta ez daitezela obrok iñoiz bukatu.



Josu Mendicute, Ustekaberen blogean gaur argitaratua

Sartu Ustekabe Fanfarrearen blogera

jon

jon 2006-02-07 14:12 #1

Aupa josu!!!!!!! de obreros de obreros
kon manchas de pintura...k eso da mogollon de morboooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo


Utzi iruzkina: