Eskutik heldutako bikote bat, gozotegi baten aurretik. Gozotegiko erakuslehioan, bihotz formadun tarta gorria. Gozotegiko neskaren mugikorrean, mezu bat: maite zaitut laztana. Mezuaren igorlearen etxean, lore sorta ba; aitak amari, maitasun urte guztiak gogoratuz. Aitaren lantegian, neska batentzat oparia: igorle sekretuak bidalitako bonboiak. Igorle sekretuaren lagun mina, bikotearekin jatetxean afaltzen, eta bertako zerbitzaria, tarteka tarteka, sukaldariaren muxuen bila. Sukaldariak arrebari telefonoz deitu... bere urtebetetzea da. Arreba diskoteka batean dago, bikotearekin, urtebetetzea eta maiteminduen eguna ospatzen. Eta bikotearen laguna, katea apurtzen: etxean. Bere ikaskidea, etxean. Horren beste laguna ere, etxean. Bakarrik. Lagunarekin amesten. Kafe katilutxoa heldu eta berotasun bakarra hortik datorkidala konturatu.
Norbaitek maite nau... eta nik norbait maite dut... norbait berdina ote?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: