Oihala

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-12-09 08:36

Egunokin, Milan Kunderaren The Curtain liburua irakurtzen ari naiz.



Literaturaz, geografiaz, historiaz eta literaturaren historiaz dihardu txekiar idazleak, han eta hemen plazaratutako artikuluen bilduma honetan.

Gaur egun frantsesez idazten du Kunderak; areago, frantses-txekiar idazle gisa aurkezten dute haren editoreek. Hala ere, ez pentsa hizkuntza txikiei buruzko diskurtso atzerakoi gutxiesgarririk duenik, ezta hurrik eman ere.

Gogoan hartzeko moduko esaldi hau irakurri diot (Chamberlein-ek 1939an Munichen sinatutakoez ari da):
Herrialde txikiak ez dira Historiaren subjektu, haren objektu baizik.
Tarterik ateraz gero, liburuko artikuluetako bat ekarriko dizuet hona.



Utzi iruzkina: