POZitiBAI

Egunero...POZIK BIZI

U 8: Zeberioren esana

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-08 19:00

Gaur musika guk geure buruari ezarriko diogu: isiltasuna. Askotan argi pentsatzeko isiltasunak ezartzen baitigu musika. Hala ere Zeberio ezezagunaren teoria noizean behin aplikatu beharra dago: "Primero hacer y luego pensar" alegia... "Lehenik egin eta gero pentsatu" Lesakako GOGOei dedikatua ;-) Masai


Begiradan omen dago koxka. Coirak, Pessoaren lagun minak esan zuen bezala:"Porque yo soy del tamaño de lo que veoY no del tamaño de mi estatura"alegia...."Ni, ikusten dudanaren tamainakoa bainaizEta ez nire altueraren tamainakoa"Masai


Gaur txupinak gorriz beteko ditu herri askotako kaleak. Nik ere gorri kolorea ezarriren dut "La Habitación Roja" talde bikainarekin. Gure burukomin aunitz ausardia eta egia faltak eragiten ditu. "Gezurrak hanka motza du"; gezurra eta ausardia falta askotan eskutik hartuta joaten dira. Maite dugunak beti merezi du jarrera zintzoa eta momentua ORAIN bada ez da bidezkoa denboran luzatzea. Burukominaren kontra? Jaurti ezazu BARKAMENAREN, AUSARDIAREN, EGIAREN...ZINTZOTASUNAREN txupina!Gora San Fermin!!! Masai


Badira hitzik behar ez duten elkarrizketak; mezu maitagarriak, bortitzak, azalekoak...elkarri igortzeko. Hor ditugu, begiraden jokoa, denbora tartea, muxuak, irrifarrak, armen sua...edo bi musika-tresna: kitarra eta pianoa.Norbanakoarengan sabeleko minak eragiten dituen bat ere ere bai: sentimenduen eta arrazoiaren artekoa. Zein garrantzitsua den batak bestea zapalduko ez duen armonia lortzea!Masai


Pasa den astean zehar musikoterapiak liburuetan azpimarratu dituen garai bateko klasikoak azaldu dizkizuegu. Gaur pauso bat haratago emanik erlaxatzeko musika proposamen pertsonal batekin nator. Gaur egungo musika klasikoaren arrakasta handienetako bat: LUDOVICO EINAUDI. Begiak itxi eta bere pianoak "zintzotasuna eta elegantzia" adierazten duten minimalismora eramaten gaitu. Pena merezi du italiar honen musikan barneratzeak... Masai


Eguzkiaren epela, kresalaren usaina, hondartza eta uraretako...Just enjoy!Masai


Zein gozoa den haur ttiki bat lotan ikustea. Naturaltasunak, maitasunak eta inozentziak elikatzen du bere barnea. Inongo taburik gabe kanporatzen ditu bere emozio sakonenak. "Denborak dena sendatzen du" espresio famatua ere hankamotz geratzen zaigu gure loak atsedenik ematen ez digunean. Agian haurren motibazioetara, denboran atzera joan beharko genuke loaren osotasunean murgiltzeko. Askoz ere osasuntsuago baitira amets koszienteak!ONDOLOIN!!!Masai


U 1: "Mozart efektua"

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-01 15:42

Musikak guregan eragiten dituen efektu POSITIBOAK Mozart-ekin zientifikoki ikertu izan dira. Oraindik baieztapen zehatzik ez egon arren, norberari sentiarazten diona nahikoa da liburuetan idatzita ez dagoena egiaztatzeko! Bakoitzaren bizipenak baitira ikerketa zientifiko onenak!Masai


baina ez digu argitzen NOIZ, NON eta NOLA. Oraina dugu dudarik eskeintzen ez digun momentua: CARPE DIEM!Masai


Zein erraz mugitzen garen ur korrontearen norantzan, harrien kolpeak ekidinez, aurrera, besteen pare doan hostoa bezala. Ez al duzue baina askotan abiadura hori gelditu nahi izan? Ez al duzue bideko ertz batek eskeintzen digun atsedenaz eta lasaitasunaz gozatu nahi izan? Ez al duzue atzean utzitako erroetara bueltatu nahi izan? Azken finean gure esentziaren bidea jarraitu nahi izan? Zaila da ur korrontearen kontra bidai luzetan murgiltzea, baina helburua garbia denean eta gure gurarien asebetetzea dakarrenean, luzaroan pairatzen ditugun sabeleko minak desagertuko lirateke.Georg Phipipp Tele...


pozitibai 1456152245983

POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.