E 29: Izokinen ibilbidea

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-06-29 10:45

Zein erraz mugitzen garen ur korrontearen norantzan, harrien kolpeak ekidinez, aurrera, besteen pare doan hostoa bezala. Ez al duzue baina askotan abiadura hori gelditu nahi izan? Ez al duzue bideko ertz batek eskeintzen digun atsedenaz eta lasaitasunaz gozatu nahi izan? Ez al duzue atzean utzitako erroetara bueltatu nahi izan? Azken finean gure esentziaren bidea jarraitu nahi izan?

Zaila da ur korrontearen kontra bidai luzetan murgiltzea, baina helburua garbia denean eta gure gurarien asebetetzea dakarrenean, luzaroan pairatzen ditugun sabeleko minak desagertuko lirateke.

Georg Phipipp Telemann-ek ere izokinen eredua jarraituz, ur korrontearen kontra borrokatuz, zuzenbideko ikasketak utzi eta
bere musikarekiko grina asebte zuen!



Masai



Utzi iruzkina: