POZitiBAI

Egunero...POZIK BIZI

A 23: ZORIONTASUN ISILA

3
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-08-23 13:10

Artikulu batean irakurri nuen gure zoriontasuna egoera mental bat dela, inguruan ditugun gauza polit, unkigarri, eder eta zirraragarrien jabetza izatea. Isiltasunak, kontzentrazioak...hau da, meditazioak eskein diezaguke zoriontasun isila!"Radiohead" zarata bakarrik zela esan zidaten horiei, honats bere kantu eder hau: Silence...isiltasuna...ssssss...;-)Masai


Orandik badira musika bere baitan gorderik duten ikuspegi argiak!!! Pena merezi du ingelesez ulertzeko saiakera egitea... "I've been thinking all day about the moon. Like, is it an accident that women menstruate once a month and that the moon comes once a month? Are other animals synchronized in this way with the moon? You know, my brother works in mental health and he says that there's a lot more hospitalizations and periods of activity during the full moon. It's a known fact in mental health that people are more excitable around the full moon. ...


A 21: XUMETASUNA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-08-21 10:26

Azken glaziazioek, Holozeno garaian barneratu zuen "Homo Sapiens"-a, naturaren aldaketa bortitz horri aurre egiteko gai izan zen gizaki bakarra. Gu ere bagara, dudarik gabe "Homo", eta "Sapiens" izateko xumetasunaren haunditasunean sinetsi eta gozatzen ikasi behar dugu......10 segundu, sentitu gure arnasketa eta behatu natura... Nola sentitu zara?Masai


A 20: ETXEA

3
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-08-20 10:51

Irrika, gure abenturen guraria asetzeko denboraldi batez "abandonatzen" dugunean...Presentzia iheskorra, denborak pentsamendurako tartea eskeintzen digunean...Bizitzaren gotorleku, iztulerarako babes osoa eskainiz...Patrick Watson musikari bikainak Cinematic Orchesrtarekin, zerbait bizia dela aldarrikatzen digu... Familia, lagunak, maitasuna, goxotasuna,ametsak, ilusioak...ETXEA ez direla harrizko lau pareta soilik!!!Masai


Ilargiak gida zaitzala Chavela eta beraren bitartez gida gaitzazu gu, eredu gisa, indartsu aurrera jarraitzen eta gure barruko deabruei aurre egiten.


U 29: Familia

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-29 16:13

Atzo familia bazkaria izan nuen eta ez genuen armonia bilatzeko  beharrik  izan. Albako dukesaren imitazioak irribarreak jarri zituen guztion ezpainetan, eta bata eta bestearen kontu eta istorioen artean egun ederra pasa genuen. Mahai batean familiako zaharrenak zeuden batzuk 80. hamarkadan sartu berriak eta gazteenak 70.ean. Beraien kezkak eta bizitzaren berriak elkarbanatuz. Ondoan,  gaztetxoak, 3.generazioa, haurrak, beraien bizi poz horrekin,  edozer egiteko gai eta prest, arazorik ez da existitzen munduan beraientzat. Eta azkenik gazteak, edo horrela deitu n...


JOKU OLIMPIKOAK

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-28 16:56

Atzo ospatu zen Londresen 2012ko Joku Olimpikoen inaugurazioa. Inaugurazio koloretsua, ingelesek umunduko kulturara, literaturara,musikara,teknologira egindako aportazioak txalotuz, ikusgarria. Politak dira olinpiadak, kirolaren bitartez, herrialde ezberdinen batura, nazio edo herrialde handiak, ertainak, txikiak.. arraza ezberdinak, kultura ezberdinak, bakoitza deportibidadeaz, munduko zati txiki baten ordezkari. Zeren, atzoko ikuskizuna, munduko geografia lekzioa bat izateaz gain, mundua zenbatek osatzen dugun, zein anitzak garen erakutsi zigun. Izan ere, denon batura bait da HANDIA, ...


U 25: Ostadarra

2
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-25 20:06

Gaur egun argia daukagu eta ez dugu ostadarra ikusteko aukerarik, baina antsietatik ateratzeko bide ederra iruditu zait. Beti esan da ostadarraren beste aldean altxorrak aurkitu ditzakegula, baina ostadarraren beste aldera iritsi ezkero zoriontasuna da aurkitu dezakegun altxorrik ederrena. Boskimano


Ametsak dantzekin konparatu ditzakegu goxo-goxo eramaten gaituzte mundu eder batetara edo bat-batean bikote trakets bat bailitzan zapaldu, min hartu eta esnatu egiten gaituzte. Hala ere, nik dantza ederrak direla pentsatu nahi dut, nahiz eta batzuetan kanta honek dioen bezala maitasunaren amaierara ematen gaituzten. Kontaezinak dira nik kantu eder hau entzuten lo hartu nituen aldiak, baina bere edertasuna ukaezina da. Hori dela eta gaur bi bertsio zuentzat, zuena aukeratu dezazuen. Betikoa eta nere txikitako ametsak bermatzen zituena: Gaur Donostian entzun dezakegun Madeleine Peyrou...


U 21: Egunsentia

2
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-21 18:25

Egunsentiarekin batera gure energi mailak bere gorenean egoten dira, egun berri horrek dakarzkigun erronkei aurre egiteko. Eguzkia badakigu energi iturria dugula,orain batez ere udaran bere izpiek gura azala ferekatzen dutenean indarberritu egiten gaitu eta. Hartu ditzagun indarrak edozein momentu ederretatik, ilusiotik, ametsetatik eta ekin diezaiegun gure erronkei. Boskimano


pozitibai 1456152245983

POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.