A 20: ETXEA
Irrika, gure abenturen guraria asetzeko denboraldi batez "abandonatzen" dugunean...
Presentzia iheskorra, denborak pentsamendurako tartea eskeintzen digunean...
Bizitzaren gotorleku, iztulerarako babes osoa eskainiz...
Patrick Watson musikari bikainak Cinematic Orchesrtarekin, zerbait bizia dela aldarrikatzen digu...
Familia, lagunak, maitasuna, goxotasuna,ametsak, ilusioak...
ETXEA ez direla harrizko lau pareta soilik!!!
Masai
Iruzkinak
kitzikadura 2012-08-21 10:37 #1
Baina...batzuetan ETXEA lau harrizko pareta soilik bilakatzen da. Maitasuna, goxotasuna, ametsak eta ilusioak gordetzen ez dituzten lau harrizko pareta...

Goxoa abestia!

Masai 2012-08-22 12:05 #2
Zoritxarrrez batzutan harrizko mundu bat elikatzen eta zaintzen dugulako...
Kanpotik barrura beharrean, barnetik kanpora BIZItzen ikasi behar dugu, benetan BIZIa den hori gosez hiltzen utzi barik!
Masai

kitzikadura 2012-08-22 13:25 #3
Barnean dituzun kandela guztien argiak eta distirak itzali direnean, poxpoloaren argi txikiarekin bizitzea besterik ez da geratzen...benetan BIZIa den hori mantentzea argi xumearekin...zaila. Eskerrak ametsak libre eta norberarenak direla! batzuk diote, ilusioak amestea, errealitate bihurtzearen lehen pausua dela, ea ba! eman BIZIa kantuen bidez, Masai! ;-)

Utzi iruzkina: