JOKU OLIMPIKOAK
Atzo ospatu zen Londresen 2012ko Joku Olimpikoen inaugurazioa. Inaugurazio koloretsua, ingelesek umunduko kulturara, literaturara,musikara,teknologira egindako aportazioak txalotuz, ikusgarria. Politak dira olinpiadak, kirolaren bitartez, herrialde ezberdinen batura, nazio edo herrialde handiak, ertainak, txikiak.. arraza ezberdinak, kultura ezberdinak, bakoitza deportibidadeaz, munduko zati txiki baten ordezkari. Zeren, atzoko ikuskizuna, munduko geografia lekzioa bat izateaz gain, mundua zenbatek osatzen dugun, zein anitzak garen erakutsi zigun. Izan ere, denon batura bait da HANDIA, eta ez beste ezer. Baina aniztasun horretan, eta herrialdeak herrialde... badaude oraindik ordezkaturik ez dauden herrialdeak eta, badaude herrialde bat ordezkatzerik ez duten pertsonak. APATRIDAK. Aurtengo joku olinpikoetan lau apatridek bandera ofizialik gabe lehiatuko dute. Guor Marial, nazionalitaterik ez duen Sudán Hegoaldeko gerrate zibileko errefuxiatu bat eta Antilla Holandesetako beste hiru atleta, bandera olinpikopean jokatuko dute. Hau hirugarren aldia da historian gertatzen dela.Aurretik, 1992. urtean, Bartzelonan, bandera olinpikoaren babesean parte hartu zuten ex Yugoslabia-ko kirolari batzuek.Eta Sydney-en 2000. urtean Timor Ekialdeko atletak hartu zuten parte. Guor Marial, gaurko egunean Estatu Batuetan bizi denak, maratoiean hartuko du parte. Neretzako, berea da urrezko dominarik preziatuena, norberaren askatasuna defendatu eta garaile atera delako!! Himba
Iruzkinak
Utzi iruzkina: