POZitiBAI

Egunero...POZIK BIZI

I 27: NORBERAK

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-27 17:26

Ez ezerk...Ez inork...Bizitza norberak aldatzen du!Masai


I 24: AMOUR

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-24 13:10

Bizia...Gogorra...Konprometitua...Sakona...Erreala...Politta...... Maitasuna nik horrela ulertzen dudalako!Masai


Udararen amaiera...Kurtso hasiera...Futboleko liga abian...Hondartzak hutsago...Denbora aurrera, eta gure bizitza, arazoak, ibilbidea, punturen batean geratu denaren irudipena dugu batzutan... "Ordu hilak" gustoko ditugun ekintzekin betetzen baditugu...Berdinak al dira, atzo, gaur eta bihar?Masai


I 19: INORK EZ DAKI

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-19 16:01

Badator ZINEMALDIA, niretzat sentsazio eta emozio askoren ekitaldia. Oroitzapen askoren lekuko, polittak, tristeak...eta pasatakoak pasata, beste hainbat bizi araziko dizkidala espero dut! INORK EZ DAKI!"Errealitateak fikzioa gainditzen du"eta askotan film-ak errealitatearen ispilu dira. "Koori no youni kareta hitomi deBoku ha ookikunatteikuDaremo yosetsukerarenaiIshuu wo hanatta houseki""Begiak izotzaren pare, edertasuna galduta,hazten eta heltzen ari naiz,kirats garratzdun bitxia,inor niregana gerturatzea galaraziz"Orain, nahiz eta kanta honen esanahia jakin, bere garaian irudiaz lagundur...


I 18: IRAGARPENAK

1
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-18 16:28

Kristalezko bolak...Karta jaurtipenak...Esku irakurketak...Penduluen balantzak...Zure patua hirugarren baten esku uzteko prest? "Egunen batean zin dagit, nire hegalak zabalduko ditut"...Puskatu kristalezko bola eta utzi maite dituzun horiei sartzen,...Azpekiarik gabe jokatu zure bizitzako karta partida,...Ez diezazula eskuetatik alde egin benetan pena merezi duen horrek,...Abiatu zuzen zure ametsen norabidean!Iragarpenen kontra gaur euria...zergatik ote? Eta hasi besterik ez naiz egin!;-)Masai


Pausua zihurra ez denean......balantza...zalantza...jarrai beti zure ametsen norantza!...ezpainek airean dar-dar, musikaren lorratza nola... ...gure urratsek "lore ttikiak" lurrean hala!Masai


I 14: BERTSIOAK

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-14 12:09

Edukia berdina izan arren, gauzak esateko modu asko dago;zakar...presaka...hotz...gozo...abestuz...gogor...dantzatuz...Zenbat aldiz pentsatu dugu "denboraren makina" piztu eta atzera egitea? Berdina...beste era batera esatea? Uneak errepika ezinak dira...baina denborak bertsio egokiago bat erabiltzen erakuts diezaguke!Masai


Masai


I 12: 22 ORDUKO EGUNA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-12 16:11

Sarritan baino gehiagotan entzuten dut: "24 orduko egunarekin ez naiz iristen"......iritsi, nora baina? Krisi garaiak eragindako murrizketekin bat, gaurtik aurrera......22 ORDUKO EGUNA programatu!"Soberan" dituzun edo "kendu" dizkiguten 2 ordutxo horiek har itzazu zuretzat eta benetan behar dituzun eta behar zaituzten horientzat, elkarbanatu maite dituzun horiekin...baietz urrunago iritsi?Masai


- Bi metroko olatuak itsas ertzera bultzatu duen izurdea ...- Luiziak hankaz gora ezarritako ehun urteko zuhaitza...- Erromatar garaiko harrizko zubipean harri-koskorrezko bidean harrapatutako arraintxoa...- Barriketara inoiz iritsiko ez diren mahats-lukuen soroak......Nola irudikatzen dituzu datorren urtean? Hala nahi baduzuez gehiago hitz egitea,eta nire ahotsa mantentzealehen bezala,ez dut gehiago hitz egingo,berdin iraun beharko nukezuk nire partez hitz egin arte,hala nahi baduzuHala nahi baduzubenetazko ahotsa,muino eraitsi honetatikabestuko dizut,muino eraitsi honetatikzure laudorio g...


pozitibai 1456152245983

POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.