I 11: HALA NAHI BADUZU...

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-11 15:00

- Bi metroko olatuak itsas ertzera bultzatu duen izurdea ...
- Luiziak hankaz gora ezarritako ehun urteko zuhaitza...
- Erromatar garaiko harrizko zubipean harri-koskorrezko bidean harrapatutako arraintxoa...
- Barriketara inoiz iritsiko ez diren mahats-lukuen soroak...
...Nola irudikatzen dituzu datorren urtean?


Hala nahi baduzu
ez gehiago hitz egitea,
eta nire ahotsa mantentzea
lehen bezala,
ez dut gehiago hitz egingo,
berdin iraun beharko nuke
zuk nire partez hitz egin arte,
hala nahi baduzu

Hala nahi baduzu
benetazko ahotsa,
muino eraitsi honetatik
abestuko dizut,
muino eraitsi honetatik
zure laudorio guztiak durundi egin beharko lukete,
hala nahi baduzu
niri abesten uztea.

Hala nahi baduzu
aukerarik bada,
baimen ibaiei urez gainezka egin dezaten,
baimen muinoei goza dezaten,
baimen zure errukiari zabaltzen,
infernuan erretzen ari diren bihotz hauengan,
hala nahi baduzu
onik irten gaitezen.

Eta gerturatu,
oh, eta estuki kateatu
zure haur guztiak hemen,
bere zarpail argitsuetan,
gure zarpail argitsuetan
denak hiltzeko jantzita,
eta gau hau amai dadila
hala nahi baduzu

Hala nahi baduzu.

Leonard Cohen (Antony Hegarty-k abestuta)


Hala nahi baduzu...guk ere ikasi beharko dugu aurrera begiratzen...kutsatu gabeko inozentziazko mundu eder bat eraikitzen!
Masai



Utzi iruzkina: