POZitiBAI

Egunero...POZIK BIZI

www.jazzvitoria.comwww.heinekenjazzaldia.comGasteiz lehenik, Donostia ondoren eta Albania segidan! Lurrinek azalaren arabera usain desberdina omen dute. Lurrinarentzat azala...musikarentzat kontzertua...Albaniarentzat bidaiaria... Masai


Gurean ere gehiago ikusten dira, zaharrak, tolesgarriak, pasirakoak, aluminiozkoak, berriak, hiru gurpildunak...eta bihar Pirineotara iritsiko direnak!!!Maitasunaren helmuga iristeko zenbat pedal kolpe behar dira?Zuk aukeratu zein mailot dagokizun: horia, txuria, puntu gorriduna, gorria...Masai


U 16: Lo hartu dut!

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-16 21:58

Eguzkiak aspaldi hasi du mendebalderako txangoa eta ni iratzartzeko! begi bat erdizka ireki eta iratzargailua pila gabe geratu dela gandutsu ikusi dut......berandu noa...eta ez nau arduratu, gaur, maite dut aparailu madarikatu ttiki hori: "galdutako denborak", ez baitit inolaz "irabazitako denbora" lapurtu!Zer amestu dudan? Besterik gabe lo hartu dut!;-) Masai


Joseba Sarrionandiak Ea-ko poesia jardunaldietan lau oparitxo egin dizkigu eta nik berauteko bat partekatu nahi dut zuekin. BEDERATZI TE KIKARA SAHARAKO BASAMORTUAN"1Lehenengo te kikara bizitza bezain                          garratza izanen da,bigarren te kikara amodioa bezain                                &n...


Azken urteotan, "IZAN" aditzaren adiera bakar batean oinarrituz egin dugu aurrera eta garesti atera zaigu. Beste adieraren bideak zihur asko harri gehiago ditu...baina askoz ere merkeagoa da. Gainera hiltzea gaurtik aurrera ere garestitu digutenez: BIZI IZANEZ...aurrezkiaren bidea aukeratu! Masai


Ba al zenekiten txitxarroak marmoken pozoinaren aurrean inmune direla? Itsasoan ez dakit baina lurrean, giza-malkoen aurrean, "txitxarro" gehiegi ugaldu dira. Nahiago erresuMINA jasan batzutan, aurrean dugunak sentitu eta guk sentitzen dugunaren seinale. Malkorik gabeko pertsona hilik baitago, marmokarik gabeko itsasoa bezala... Masai


Lau urte gehienez, buruan txano txuria eta ondarretan bere pala eta kuboarekin jolasean entretenituta dirudi, besterik buruan ez balu bezala. Bapatean toailan eserita, itsasoari begirada galduta duen ama asaldatzen du:- Ama, zergatik ikus dezakegu ilargia egunez eta ez eguzkia gauez? Eta amak begirada galduarekin jarraituko du, itsasoko olatuek, buruan dituen galderen esplikazio egokiren bat ekarriko zai!Ólafur Arnalds, islandiako musikagile honek agian erantzunen bidean jar gaitzake, buruko kezkak airean desegiten baitizkigu...nork daki nora joanen diren, akaso eguzkira edo akaso ilargira?...


Zer da falta dena baina? borodantea...borondate ona! Eta norberak konbentzimenduz hartutakoa. Azken aldian txontxongiloak dirudigu, eta zuzentzen gaituztenak badute borondatea...baina zein? boterea ez galtzearena. Hori al da nahi duguna? EZ. Antsietateak askotan behar duen erantzuna. "The Straight Story" film bikainak eta bere musikak bide bat erakusten digu...deskubri ezazue!Masai


U 10: Emmaren zortea!

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-10 11:45

Nik pelikula ikusi dut, bai baita liburua ere. Topiko xamarra batzutan, baina polita, batez ere bizitza bere edertasunean maite duelako, beldurrik gabe, bera den bezala izanik, berezitasuna mantenduz eta besteak berezi sentiaraziz. Pelikulan Demien Rice-en "Older Chest"-en musika pasarte bat bada, denboraren garrantziaz hitz egiten diguna. Denbora...gehiago probestu behar duguna, baina horrek ez du esan nahi etengabeko aktibitatean egon behar dugunik, batzutan geratzen ere jakin behar baita, nahi dugun bidea hartzeko...soilik denbora pasatzen utzi...Masai


Musikaren unibertsaltasuna zein gauza ederra den. Obra hau loak ezin hartu orduak pasatzen zituen Konde batek enkargatu zion Bach-i, Goldberg gazteak gauean zehar jo ziezaion. Glenn Cloud pianogile bereziak eguneratu digu guri...musikak ez baitu gizarte-mailetaz ulertzen. Gozatu eta erlaxatu...ea loak hartzen zaituzten! Masai


pozitibai 1456152245983

POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.